Ir al contenido principal

Entradas

ONGI ETORRI 2024-2025 IKASTURTERA!

Irailaren 6an 2024-2025 ikasturtea hasiko da!    Aurkezpen ordutegia 10:30-12:30 izango da. Bestetik, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelek 10:30etan eta Haur Hezkuntzako 3 urteko gelek 11:30etan familia bilerak izango dituzte.       Udan primeran pasa dugu eta indartsu bueltatu gara!    Berriro elkartzeko gogotsu gaude!

LANDAMOVIE-LH6

Students from LH6 with the help of the teachers, have created a film. We hope you like it!  LH6ko ikasleek, irakasleen laguntzarekin, filme bat sortu dute. Espero dugu zuen gustukoa izatea! 

LANDAZURIKO ARTISTAK

  Urtero bezala 3. eta 4. mailakoak aldabeko antzokira joan gara kontzertua ematera, familiei urtean zehar landutako kantu eta dantzak eskeintzeko asmoz. Aurten gainera eskolaz kanpoko dantza eta musika mugimenduan taldeek ere parte hartu dute aportazio ederra eginez. Eskerrik asko gurekin zuen lana konpartitzeagatik!! ERROTA ANITZA HELDU DA GARAIA ERRE ZENITUZTEN SORGINEN OLATU BAT TENGO UN BOTECITO LANDAZURITARRAK

FORU PLAZATIK ARTIUMERA

   Yesterday we experienced a day being artists. Esti showed us the "Foru Plaza" and explained us interesting facts about it. After trying to draw it, we went to the Artium. There we became artists and architects building houses in differents worlds. It was so much fun!  Atzo egun berezi bat  bizi izan genuen artista izaten. Estik "Foru Plaza" erakutsi zigun eta berari buruzko datu interesgarriak azaldu zizkigun. Marrazten saiatu ondoren, Artiumera joan ginen. Han, artistak eta arkitektoak bihurtu ginen, hainbat mundutako etxeak eraikiz. Oso dibertigarria izan zen.

ZUHATZATIK BERRIAK

 Egun on familiak,  Zer moduz zaudete? Gu, primeran gaude eguraldi eguzkitsu eta polit honetaz gozatzen. Pila bat gauza egiten ari gara:   Pedaloa egin dugu eta irakasleek irabazi diguten arren, helmugara heldu gara. Bihar azken egun dugu irlan. Hortaz,  gaurko egun osoa disfrutatzen egongo gara.   Bihar arte familiak :)

BAGAUDE ZUHATZAKO IRLAN (LH 6)

 Egun on familiak,  LH6. mailakoak ikasturte amaiera honetan, Zuhatzako irlara etorri gara.      Atzo, lehendabiziko eguna izan genuen irlan: itsasontzia hartu genuen, gauzak antolatu genituen eta lehendabiziko ur jarduera izan genuen, piragua. Hotz pixka bat pasa genuen eguzkia ez baikenuen ikusi. Dena den primeran egin dugu lo, neka-neka eginda geunden eta. Gaurkoan, asteartea, eguzkia atera zaigu eta arrauna egiten egon gara. Aprobetxatzen jarraituko dugu!  Jarraituko dizuegu gure abenturak kontatzen! Ondo izan :)

WORLD GAMES BOOKLET-LH4

 Hi!  The fourth graders have created a notebook with traditional games that we know from different countries. Join us in the playground! 4.mailako ikasleok liburuxka bat sortu dugu herrialde ezberdinetako, jolas tradizional ezberdinekin. Patio orduan izango duzu aukera jolas hauek ezagutzeko eta parte hartzeko!