Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como instalazio artistikoa

Argi beltzarekin jolasean

Kaixo!! Azkenengo astetan 2 urteko ikasleak argi beltzarekin jolasean ibili gara; mundua guztiz ezberdina ikusten da argi horrekin!! Hasteko, instalazio artistiko bat egin genuen. Ikusi nahi duzue?? Ondoren, Haur Hezkuntzako beste gelako lagunak gonbidatu genituen gurekin tenpera neonekin margotzera. Eta azkenik, Lehen Hezkuntzako gela guztiak pasa ziren gure esperimentazioa ezagutzera, haiek ere esperimentatzera eta haien mezuak utzi zizkiguten idatzita!   ESKERRIK ASKO GUZTIEI ZUEN BISITENGATIK!  ESPERO DUGU 2 URTEKO GELAN DISFRUTATU IZANA!

YAYOI KUSAMAREN INSTALAZIO ARTISTIKOA

Urte berri on landazuritarrak!! Atzean utzi dugun urteari bukaera emateko, Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasleak Yayoi Kusama artista japoniarra landu genuen, zirkuluz inguratuta ibiliz. Gelan ekintza asko burutu genituen haren artelanak ezagutzeko baina, horien artean oso ekintza berezia egin genuen, izan ere, bi gelak elkartu ginen instalazio artistiko bat egiteko.  Paretak zuritu eta zirkuluekin aritu ginen poz-pozik! Desiatzen gaude elkarrekin ekintzaren bat aurrera eramateko. Zein izango ote da hurrengoa? Inspirazio moduan izan dugun Yayoiren instalazioa errealitatean nolako izan zen ikusi nahi baduzue hemen ikus dezakezue:  https://www.youtube.com/watch?v=-xNzr-fJHQw&ab_channel=Tate