Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Euskararen eguna

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen Eguna ailegatu da eta Landazuri Ikastolan ekintzekin hasi gara. Goiz-goizean Noski patiora etorri da ikasleak agurtzera. Ondoren, Haur Hezkuntzako geletatik pasa da Euskararen erronkaren sariak banatzera: PEGATINAK! Baita ere, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ipuin kontaketa izan dugu. Eskerrik asko AMPAtik hurbildu zareten guztioi! Eskerrik asko euskaraz tinko jarraitzeagatik!

Euskararen eguna badator...

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna da eta guk ere ospatuko dugu gure eskolan. Egun horretan ekintza bereziak egingo ditugu eta jada gauzak prestatzen ari gara... Pegatinen lehiaketa antolatu dugu eskola mailan. Nor izango ote da irabazlea? Euskararen eguneko bitxikeria... Ba al zenekien Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.