Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como PT

ITZALEKIN IKASTEN

ITZALEKIN IKASTEN Munduko mapa landu genuenean, horman proiektatu genuen eta Josek bertatik marraztu ahal izan zuen! Oso gustura ibili ginen!👀👀  

ANGELUAK LANTZEN

PT gelan angeluak lantzen ari gara. Ikasleekin eduki abstraktuak lantzen ditugu, baina askotan beharrezkoa da errealitatera jaistea eta kontzeptuak ukitzea eta sentitzea. Horrela, bada, angeluak irudikatzeko gelako atean baliabide hau sortu dugu. Atearekin lagunduta angeluak ikuskatu ditugu. Espero ideia baliagarria izatea!

"ZORIONTASUNAREN ONTZIA" ERRONKA

PT gelan erronka berri batekin hilabeteari hasiera emango diogu. Paper zati batean zoriontsu egiten gaituzten ekintzak idatziko ditugu. Egunero gure mezuak sartuko ditugu ontzian eta hilabete amaieran guztiak irakurriko ditugu. Ikusiko dugu zein polita den gure bizitza!

ZENBAT ANIMALIA DITUZU ETXEAN?

PT gelan, 6. mailako ikasleok grafikoak interpretatzen eta eraikitzen ikasten ari gara. Galdetegi bat egiten, datuak jasotzen, datu horiek interpretatzen eta era grafikoan adierazten ikasi dugu. Orduan, hurrengo galdera ikertzeko premia izan dugu: zenbat animalia dituzu etxean? Landazuri Ikastolako ikasleei galdeketa egin diegu eta emaitzak hurrengoak izan dira. Espero dugu inkesta hau baliogarria izatea!

GAITASUN ANITZEN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3a gure egutegietara iritsi da eta Landazuri Ikastolatik ongietorria ematen diogu. Hezkuntza talaiatik ikuskatzen dugu ikasleak ez direla zuriak edo beltzak, hau da, beste kolore batzuk ere existitzen direla sinesten dugu eta koloreen aniztasunean jarduten gara. Argi eta garbi ulertzen dugu aniztasunak ez gaituela definitzen, baizik eta aniztasunak jartzen dizkigun desafioei nola egiten diegun aurre baizik. Hori dela eta, egunero lan egiten dugu gure ikasleen garapena eta nolakotasuna errespetatzeko, onartzeko eta azpimarratzeko. Gure hezkuntza esparruan pertsona guztiek zeresana eta berezkotasuna dute. Horregatik, pertsona “ezberdin” bat iraintzen duzunean berak zurekin barre egingo du, bere errugabetasunak zure ezjakintasuna gainditzen duelako. Beraz, ezberdina izatea, liluragarria izatearen ondorioa da. Azken batean, gure gaitasunak edozein aniztasun baino handiagoak dira. Horregatik, Landazuri Ikastolatik aniztasunaren aldeko apustua egiten dugu, baina gure i...

KARTEKIN BIDERKETAK IKASTEN

PT gelan biderketak lantzen ari gara. Horrela, bada, kalkulu mentala lantzeko kartetan aritu gara. Baina, nola da posible kartekin matematika egitea? Aste honetan Landazuri Ikastolako irakasleok matematika konpetentziarako formakuntza jaso dugu eta horren baitan hainbat jolas ezagutu ditugu. Ikasle bakoitzak bi karta hartu behar ditu. Orduan, atera diren bi zenbakiekin biderketa egin behar da eta emaitza altuena ateratzen duenak besteen kartak eramaten ditu. Beraz, partida irabazten du karta gehien jaso dituenak. Animatzen zaituztegu zuen etxeetan probatzera, primeran pasako duzue eta!  

ANTZARA-JOKOA

Aste honetan PT gelan kalkulu mentala trebatzen egon gara. Horretarako, betiko jolas bat gure armairutik atera dugu: Antzara-jokoa. XVI. mendean sortu zen eta urte luze hauetan zehar aldaera ugari izan ditu. Adibidez, irudi-tematika anitzak izan ditu: kirola, zientzia, ingurumena, historia, etab. Baina posible da matematika horrekin egitea? Bai eta gainera, primeran pasa dugu! Ikasleek dadoan ateratako zenbakiarekin banan-banan zenbaketa egin ordez, euren buruetan eragiketa matematikoa egin dute. Modu horretan, kalkulu mentala entrenatu dugu. Jolasten dugunean ikasi duguna praktikan jartzen dugu!

ZATIKIEKIN JOLASEAN

PT gelan zatikiak ikasten ari gara. Horretarako, errepresentazio mota ezberdinekin jolasean egon gara. Ikasleak zatikiak adierazteko txartelekin aritu dira eta primeran pasa dute. Matematika arkatza eta borragoma baino haratago doa!