Ir al contenido principal

GAITASUN ANITZEN NAZIOARTEKO EGUNA


Abenduaren 3a gure egutegietara iritsi da eta Landazuri Ikastolatik ongietorria ematen diogu. Hezkuntza talaiatik ikuskatzen dugu ikasleak ez direla zuriak edo beltzak, hau da, beste kolore batzuk ere existitzen direla sinesten dugu eta koloreen aniztasunean jarduten gara.

Argi eta garbi ulertzen dugu aniztasunak ez gaituela definitzen, baizik eta aniztasunak jartzen dizkigun desafioei nola egiten diegun aurre baizik. Hori dela eta, egunero lan egiten dugu gure ikasleen garapena eta nolakotasuna errespetatzeko, onartzeko eta azpimarratzeko. Gure hezkuntza esparruan pertsona guztiek zeresana eta berezkotasuna dute. Horregatik, pertsona “ezberdin” bat iraintzen duzunean berak zurekin barre egingo du, bere errugabetasunak zure ezjakintasuna gainditzen duelako. Beraz, ezberdina izatea, liluragarria izatearen ondorioa da.

Azken batean, gure gaitasunak edozein aniztasun baino handiagoak dira. Horregatik, Landazuri Ikastolatik aniztasunaren aldeko apustua egiten dugu, baina gure ikasle, familia eta hezkuntza profesionalen indarra gabe ezinezkoa izango litzateke.

Eskerrik asko mundua koloreztatzen laguntzeagatik!



Comentarios

Entradas populares de este blog

LANDAZURIN NATURA ZAINTZEN DUGU!

Lehen Hezkuntzako 3. mailan "Zer egin dezakegu aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitzeko?" galderaren inguruko erronkan murgildu gara. Horrela, bada, ikerketa anitzak egin ditugu eta horiek guztiak hurrengo bideoan laburbildu ditugu: Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!    

ONGI ETORRI 2024-2025 IKASTURTERA!

Irailaren 6an 2024-2025 ikasturtea hasiko da!    Aurkezpen ordutegia 10:30-12:30 izango da. Bestetik, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelek 10:30etan eta Haur Hezkuntzako 3 urteko gelek 11:30etan familia bilerak izango dituzte.       Udan primeran pasa dugu eta indartsu bueltatu gara!    Berriro elkartzeko gogotsu gaude!

Asteko erronka

Hementxe duzue aste honetako erronka! Ostirala arte duzue asmatzeko... ANIMO!!!