Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como haur hezkuntza
 5 URTEKOAK HORTZAK ETA HAGINEN INGURUKO PROIEKTU BAT GAUDE EGITEN GELAN.  GEHIAGO JAKITEKO CRIS AHO SENDAGILEA GONBIDATU  DUGU GURE GELARA. GAUZA ASKO IRAKATSI DIGU ETA GELAN SORTU DIREN ZALANTZAK ARGITU DIZKIGU, BAT OSO GARRANTZITSUA:  ZERGATIK ERORTZEN DIRA HORTZAK? ESKERRIK ASKO GURE GELARA ETORTZEAGATIK!!!!!!
 kaixo atzo Azaroak 9 , 5 urtekoak ludoteka bisitatzeko aukera izan genuen. Ze ondo pasatu genuen!!!

ALDABE LIBURUTEGIRA BISITA

 5 urtekoak Aldabe liburutegira joan gara bisitan. Bertan liburutegia zertarako den eta  ondo erabiltzen irakutsi digu Itsasok. 2 ipuin ere kontatu digu. Mila esker Itsaso, oso gustora egon gara,laster bueltatuko gara !!!!!

PIANO JOLEA ESKOLAN!

Gaur Xabier pianojolea  izan dugu gure eskolan. Saioa oso dibertigarria izan da eta oso ongi pasa dute 5 urtekoak. Mila esker Xabier, hurrengo urtean berriro bueltatu!!!!!!

HH2 ESKULARRUEKIN

2 urteko gelan eskularruak oso presente daude gure egunerokotasunean, baina azken egunetan horien erabilera arrunta alde batera utzi nahi izan dugu eta beste erabilera batzuk bilatu dizkiegu. Alde batetik, baserriko animaliak lantzen ari gara eta behi asko gustatzen zaigunez esnea nola lortzen den ikusi dugu; gure behia jetziz.  Bestetik, eta jeztea asko gustatu zitzaigunez, eskularruak erabiliz margotzen ibili gara. A ze kolore putzua sortu dugun gelan!! Zuei beste erabileraren bat burutatzen zaizue??

HAUR HEZKUNTZAKOAK SARRIAKO PARKERA IRTEERA

Kaixo lagunak!  Gaur Haur Hezkuntzakoak autobusa hartu  eta Sarriako parkera joan gara goiza pasatzera! Primeran pasa dugu elkarrekin!

LH6 2 URTEKO GELAN IPUIN KONTALARI

Kaixo, lagunak!! Azken astetetan oso ekimen polita bizi izan dugu eskolan. Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleak ipuin kontalari bilakatu dira eta 2 urteko ikasleei ipuin ezberdinak kontatu eta abestu diete. Oso gustura egon dira 2 urtekoak beraz, ESKERRIK ASKO 6. mailako ikasle guztiei!!

Argi beltzarekin jolasean

Kaixo!! Azkenengo astetan 2 urteko ikasleak argi beltzarekin jolasean ibili gara; mundua guztiz ezberdina ikusten da argi horrekin!! Hasteko, instalazio artistiko bat egin genuen. Ikusi nahi duzue?? Ondoren, Haur Hezkuntzako beste gelako lagunak gonbidatu genituen gurekin tenpera neonekin margotzera. Eta azkenik, Lehen Hezkuntzako gela guztiak pasa ziren gure esperimentazioa ezagutzera, haiek ere esperimentatzera eta haien mezuak utzi zizkiguten idatzita!   ESKERRIK ASKO GUZTIEI ZUEN BISITENGATIK!  ESPERO DUGU 2 URTEKO GELAN DISFRUTATU IZANA!

"NOLA DASTATU ILARGIA?" ipuin kontaketa

 Kaixo Kaixo Landazuritarrak,      Zer moduz aurkitzen gara?  Gaurkoan Jessika, Estik eta Mikelek  "Nola dastatu ilargia?" ipuinari eman dioten bizitzasuna aurkeztera gatoz. Hurrengo bideoan duzue eskuragarri.   Disfrutatu asko asko eta hala bazan edo ez bazan...... zar dadila kalabazan!  

LANDAZURI ELURTUTA!

Kaixo!! Astelehenean elurra ezustean harrapatu zigun gelan geundela eta leihotik dena zuri-zuri ikustean jolastera irten nahi izan genuen 2 urteko ikasleak. Asko disfrutatu genuen!

4 URTEKOAK HISTORIAURREKO PERTSONAIAK BIHURTZEN

  Kaixo! Ikusi zenuten bezala Inauterietan historia landu genuen. Haur hezkuntzako ikasleek historiaurrea ezagutu zuten. Hona hemen 4 urtekoek egindako gauzatxoak! 

3 URTEKOAK GEZURREZKO ELURRA EGITEN

 Kaixo! Azken boladan paisaia zuritu zaigu, elurra egin du! Begira 3 urtekoen gelakoak nola sortu dugun gezurrezko elurra. A ze esperimentazio polita!

YAYOI KUSAMAREN INSTALAZIO ARTISTIKOA

Urte berri on landazuritarrak!! Atzean utzi dugun urteari bukaera emateko, Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasleak Yayoi Kusama artista japoniarra landu genuen, zirkuluz inguratuta ibiliz. Gelan ekintza asko burutu genituen haren artelanak ezagutzeko baina, horien artean oso ekintza berezia egin genuen, izan ere, bi gelak elkartu ginen instalazio artistiko bat egiteko.  Paretak zuritu eta zirkuluekin aritu ginen poz-pozik! Desiatzen gaude elkarrekin ekintzaren bat aurrera eramateko. Zein izango ote da hurrengoa? Inspirazio moduan izan dugun Yayoiren instalazioa errealitatean nolako izan zen ikusi nahi baduzue hemen ikus dezakezue:  https://www.youtube.com/watch?v=-xNzr-fJHQw&ab_channel=Tate

IPUIN KONTALARIA

Kaixo, lagunak! Aurreko astean Xabier Olaso idazlea izan genuen gurekin eskolan. Bere ipuinetako bat kontatzera etorri zen eta Haur Hezkuntzako ikasle guztiak bildu ginen liburutegian. Asko gustatu zitzaigun "Bost" ipuina! Letraz gain, keinuak jarri genizkion, musika, dantza...denetarik!! Ikusi zeinen ondo ibili ginen eta adi-adi gainera! ESKERRIK ASKO BISITAGATIK XABIER!

PAPERAREKIN ESPERIMENTATZEN

Kaixo lagunak!! Bi urteko gelan paperarekin esperimentatzen egon gara eta zelako anabasa sortu dugu!! Asko izan ziren gure leihora harrituta hurbildu zineten eskolako lagunak, berriro bi urte izan nahi?? 😆 Era berean, paperarekin ekintza ezberdinak egin ahal ditugula ikusi dugu (jaurti, apurtu, tolestu, bolak egin, elementu ezberdinen barruan sartu...). Disfrutatu bideoaz! 

3 URTEKOEN GELA

 Kaixo lagunak! Begira HH3 gelakoak zeinen ongi gabiltzan. 

HH2 ONGI ETORRI LANDAZURIRA!

Kaixo, lagunok!! Hilabete bat pasa da ikasturtea hasi zenetik eta bi urtekoak pixkanaka-pixkanaka eskolara egokitzen goaz. Negar, barre, oihu eta jolas artean bagoaz gure eskola bideari hasiera ematen. Eskolako txikienak ezagutu nahi?

3 URTEKOEN OSPITALEA

Kaixo, lagunok!! Azkenaldian eskolako 3 urtekoen gela ospitalea bilakatu dugu; bertan gure gorputzari buruz ikasi dugu eta hura zaintzen eta maitatzen ikasi dugu. Gure ospitala ikusi nahi?? Mediku bikainak bilakatu gara! Gaixotzen bazarete ez izan zalantzarik eta etorri bisitan!  Oso ondo zainduko zaituztegu!

IPUIN KONTALARIA ESKOLAN

Gaur goizean ipuin kontalaria izan dugu gurekin eskolan!!  Eneko Etxegarai, Gasteizko irakasle eta idazlea, 2 eta 3 urteko ikasleekin egon da ipuinen mundu liluragarria partekatzen. Bere ipuinetako bat kontatu digu PUAGG! eta ondoren eskolan landutako "Nola dastatu ilargia" ipuina ere kontatu digu. Eskerrik asko bisitagatik Eneko, asko disfrutatu dugu!!

MUNDUARI BIRA... AFRIKA

Kaixo, lagunak!! Eskolan munduari bira ematen gabiltza eta Haur Hezkuntzako ikasleek Afrikara bidaiatu dugu. A zer kontinente anitza!! 2 urteko gelakoak Kam eru nera bidaiatu dute. Bazenekiten kakao gehiena Kamerunen daukala jatorria??  3 urtekoak Tan za ni ara bidaiatu dute, baina batez ere, masai kulturan murgildu dira. Zelako kultura interesgarria!! Artista hutsak dira baina bazenekiten gizon masaiak heldutasunera heltzean hainbat errito egiten dituztela? Gure bideoan horietako bat ikusteko aukera izango duzue: 4 urteko gelakoak Tanzaniaren ondoan dagoen lurralde batera bisitatu dute, K en ia . Han Masai Mara parke naturala dago eta bertan Safari anitz egiten dira. Ba al dakizue zeintzuk diren sabanako BIG FIVE moduan ezagutzen diren animaliak? 5 urtekoak Nilo ibaiaren ertzetara bidaiatu dute, Egi pto ra ! Hori bai milurteko kultura... Kleopatra, Nefertiti, piramideak, momiak, esfingeak...  Espero dugu zuen gustukoa izana!!