Ir al contenido principal

KARTEKIN BIDERKETAK IKASTEN


PT gelan biderketak lantzen ari gara. Horrela, bada, kalkulu mentala lantzeko kartetan aritu gara.

Baina, nola da posible kartekin matematika egitea?

Aste honetan Landazuri Ikastolako irakasleok matematika konpetentziarako formakuntza jaso dugu eta horren baitan hainbat jolas ezagutu ditugu.

Ikasle bakoitzak bi karta hartu behar ditu. Orduan, atera diren bi zenbakiekin biderketa egin behar da eta emaitza altuena ateratzen duenak besteen kartak eramaten ditu. Beraz, partida irabazten du karta gehien jaso dituenak.

Animatzen zaituztegu zuen etxeetan probatzera, primeran pasako duzue eta!







 






Comentarios

Entradas populares de este blog

LANDAZURIN NATURA ZAINTZEN DUGU!

Lehen Hezkuntzako 3. mailan "Zer egin dezakegu aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitzeko?" galderaren inguruko erronkan murgildu gara. Horrela, bada, ikerketa anitzak egin ditugu eta horiek guztiak hurrengo bideoan laburbildu ditugu: Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!    

ONGI ETORRI 2024-2025 IKASTURTERA!

Irailaren 6an 2024-2025 ikasturtea hasiko da!    Aurkezpen ordutegia 10:30-12:30 izango da. Bestetik, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelek 10:30etan eta Haur Hezkuntzako 3 urteko gelek 11:30etan familia bilerak izango dituzte.       Udan primeran pasa dugu eta indartsu bueltatu gara!    Berriro elkartzeko gogotsu gaude!

Asteko erronka

Hementxe duzue aste honetako erronka! Ostirala arte duzue asmatzeko... ANIMO!!!