Ir al contenido principal

ANTZARA-JOKOA


Aste honetan PT gelan kalkulu mentala trebatzen egon gara. Horretarako, betiko jolas bat gure armairutik atera dugu: Antzara-jokoa.

XVI. mendean sortu zen eta urte luze hauetan zehar aldaera ugari izan ditu. Adibidez, irudi-tematika anitzak izan ditu: kirola, zientzia, ingurumena, historia, etab.

Baina posible da matematika horrekin egitea? Bai eta gainera, primeran pasa dugu!

Ikasleek dadoan ateratako zenbakiarekin banan-banan zenbaketa egin ordez, euren buruetan eragiketa matematikoa egin dute. Modu horretan, kalkulu mentala entrenatu dugu.

Jolasten dugunean ikasi duguna praktikan jartzen dugu!














Comentarios

Entradas populares de este blog

LANDAZURIN NATURA ZAINTZEN DUGU!

Lehen Hezkuntzako 3. mailan "Zer egin dezakegu aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitzeko?" galderaren inguruko erronkan murgildu gara. Horrela, bada, ikerketa anitzak egin ditugu eta horiek guztiak hurrengo bideoan laburbildu ditugu: Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!    

ONGI ETORRI 2024-2025 IKASTURTERA!

Irailaren 6an 2024-2025 ikasturtea hasiko da!    Aurkezpen ordutegia 10:30-12:30 izango da. Bestetik, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelek 10:30etan eta Haur Hezkuntzako 3 urteko gelek 11:30etan familia bilerak izango dituzte.       Udan primeran pasa dugu eta indartsu bueltatu gara!    Berriro elkartzeko gogotsu gaude!

Asteko erronka

Hementxe duzue aste honetako erronka! Ostirala arte duzue asmatzeko... ANIMO!!!