Euskararen Eguna aurrera doa eta ekintza berriekin disfrutatzeko aukera izan dugu! Goizean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak herri-kiroletan aritu gara. Primeran pasa dugu sokatiran, txingetan, txokor batzean, zaku lasterketan eta gurdian! Arratsaldean, Noski berriro agurtu eta gero, euskal txokoak antolatu dira: euskaraokea, euskaldantzak eta marrazkiak. Egun zoragarri honi itxiera emateko, Egoitz eta Ane pregoilariek festa girotu dute eta “Euskararen Txantxangorria” kanta eta koreografia egin dugu.