Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2021

UDAZKENA HELDU DA LEHENENGO MAILARA

Orain dela astebete UDAZKENA heldu zan eta lehenengo mailakoak ongi etorria eman diogu.  Mural hau egiteko hainbat teknika desberdin erabili ditugu: -Atzamarrak tenperan sartu eta muralean udazkeneko koloreak jarri ditugu. -Hostoak egiteko bolatxoak egin ditugu eta itsatsi. -Pintzel meheekin animaliak margoztu ditugu marretatik irten gabe.  Saiatu etxean egiten, primeran pasatuko duzu eta!  

CARMEN ETA AMAIA

  GAUR GURE IKASTOLAKO BI PERTSONA GARRANTZITSU  AURKEZTU NAHIO DIZKIZUEGU: CARMEN ETA AMAIA Ikastolako garbitzaileak dira  eta guk klaseak bukatzean ikastolan jarraitzen dute  dena txukun txukun uzten. BAINA...   Artista handiak ere badira  eta aurten musika gela apaintzen lagundu digute. Begira zein irudi  ederrak egin dituzten lehioak apaintzeko: ESKERRIK ASKO CARMEN ETA AMAIA!!!

GOI ZIKLORAKO KANTUAK

 ONGI ETORRI 2021 - 2022 IKASTURTERA!! IKASTURTE BERRI HAU ERE KANTUAN HASTEKO ASMOA DUGU. HEMEN DOAZ GOI ZIKLOAN LANDUKO DITUGUN KANTU BATZUK. Egingo Dugu Eztanda En Tol Sarmiento Geldiezinak izan ginen, izar iheskorra zeruan. Maite genuena egiten biluztu ginen gau bakoitzean. Argiak itzali izan arren, sua mantentzen ari gara eta laster gure azken gaua balitz bezala, egingo dugu eztanda. oooooooooooo Geldiezinak izan ginen, iraganeko gazteluan. Batera geroa margotzen hunkitu ginen taula gainean. Ekaitz azpian izan arren sua berpizten ari gara eta laster gure azken gaua balitz bezala, egingo dugu eztanda. ooooooooooooooo Mila aldiz berreskuratuko ditugu erortzean galdutako indarrak. Berriz berotuko ditugu ahotsak elkartzeko kantu berri batean. Orain ez dezala denborak itzali, aspaldi piztu genuen sugarra. Urrun egon ginen baina itzuli gara ta azkenengo gaua balitz bezala, egingo dugu eztanda. Zeinen Ederra Izango Den (ZETAK)

OHARRA - NOTA