Korrika 22. edizioa Gasteizera heldu da. Beste behin euskararen aldeko ekimenarekin bat egin dugu. Asteak daramagu eskolan euskaraz eta euskararekin tipi-tapa eta gaurko egunean Korrika Txikiarekin batera azken sprinta egin dugu. Berdin da non hasten den, orain beti da hemen. Pentsatutakoa... Pentsatu (e)ta hitzekin. Hitzekin, hitzekin, hitzekin.... Aurtengo Korrikan euskararen alde lan itzela egin duten eta Haur Hezkuntzan hainbeste gustatu zaizkigun pailazoei egin zaie omenaldia: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots. Eta Landazurin ere omenaldi horren parte izan gara!