Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de junio, 2022

Amaitu da kurtsoa!!!

  Iritsi da kurtso amaiera eta honekin batera agurtzeko momentua. Aurten Agur berezia izan dugu, Landazuritar peto petoa: YOLANDA jubilatu da. Hementxe uzten dizkizuet bera agurtzeko idatzitako bertsoak eta aurreskua: Gainera azken egunean dantzan amaitu genuen familiekin batera. A ze martxa!!! Oso ondo oporretan eta zoriontsu izan!!!

NAHI DUZUENA IZANGO ZARETE!

2021-2022 ikasturtea amaitu da eta gure 6. mailak Landazurin azkenengo pausoak eman ditu. Esperientzia itzelak bizi izan ditugu eta etorkizunean berriak disfrutatuko ditugu. Bidaiari itxiera emateko proiektu bat eraiki dugu. Dupla taldearen "Nahi dudana izango naiz" abestiaren bertsioa burutu dugu. Gogoratu zuek nahi duzuena izango zaretela! MAKING OF   BIDEOKLIPA   Eskerrik asko azken urteotan emandako bizipozagatik! Eta ez ahaztu inoiz: LANDAZURITARRA NAIZ ETA HARRO NAGO!

2. MAILAKO PROIEKTUAREN AUKEZPENA: BIZI AHAL GARA BESTE PLANETA BATEAN?

 Kaixo! Aurreko ostiralean, ekainaren 17an, gure erronkaren aurkezpena egin genien gurasoei; bizi ahal gara beste planeta batean?  Eskerrik asko etorri zineten guztiei, espero dugu zuen gustokoa izana! ¡Muchas gracias por haber venido, esperamos que fuese de vuestro agrado!

Landazuritar berriak: HIPI GELA 2021 -2022

Agur esateko ordua iritsi zaigu. HIPI gelan lan ta lan ibili gara urte osoan zehar. Hizkuntza berri bat deskubritu dugu;   lagunekin hitz egiteko, mundua ulertzeko,  elkarrekin jolasteko eta besteei laguntzeko.      Egunero egiten duzuen esfortzuagatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu.  HOBERENAK ZARETE! Orain disfrutatu oporrak eta segi euskaraz mintzatzen! Mila esker! Thank you! धन्यवाद Merci شكرا Спасибо شکریہ ¡Gracias!

HONDARTZARA GOAZ!

Ikasturtea amaitzear dago eta apurka-apurka bizitako esperientzia guztiei itxiera emateko momentua iritsi da. Lehen Hezkuntzan Euskal Herriko hondartzak bisitatu ditugu: Gorliz, Orio eta Getaria. Primeran pasa dugu!    

LANDAZURIKO ARTISTAK

 MUSIKAKO URTEKO LANAK FRUITUAK EMATEN HASI DA. HEMEN DITUZUE GURE IKASTOLAKO ARTISTA BATZUK: