Urte berri on landazuritarrak!! Atzean utzi dugun urteari bukaera emateko, Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasleak Yayoi Kusama artista japoniarra landu genuen, zirkuluz inguratuta ibiliz. Gelan ekintza asko burutu genituen haren artelanak ezagutzeko baina, horien artean oso ekintza berezia egin genuen, izan ere, bi gelak elkartu ginen instalazio artistiko bat egiteko. Paretak zuritu eta zirkuluekin aritu ginen poz-pozik! Desiatzen gaude elkarrekin ekintzaren bat aurrera eramateko. Zein izango ote da hurrengoa? Inspirazio moduan izan dugun Yayoiren instalazioa errealitatean nolako izan zen ikusi nahi baduzue hemen ikus dezakezue: https://www.youtube.com/watch?v=-xNzr-fJHQw&ab_channel=Tate