Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2023

4 URTEKOAK HISTORIAURREKO PERTSONAIAK BIHURTZEN

  Kaixo! Ikusi zenuten bezala Inauterietan historia landu genuen. Haur hezkuntzako ikasleek historiaurrea ezagutu zuten. Hona hemen 4 urtekoek egindako gauzatxoak! 

LANDAZURI HISTORIA EGITEN!

Gaurko egunean, otsailaren 17an, Inauteriak ospatu ditugu Landazuri Ikastolan. Goizean goiz mozorroak jantzi ditugu eta irrifarrez bete ditugu aurpegiak. Aurtengo gaia Historia izan da. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara garai ezberdinak landu ditugu.   Eskerrik asko gurekin eguna ospatu duzun guztioi! Mila-mila esker!  

OSTEGUN LARDERO GASTEIZKO KALEETAN ZEHAR!

Otsailaren 16an Ostegun Lardero ospatu dugu. Ramon Bajo ikastetxearekin batera eta Goianen laguntzarekin batera Gasteizko kaleak margotu ditugu. Andra Mari Zuriaren Plazan elkartu gara eta gure kantuz alaitu ditugu bizilagunak. Kalejira eta dantza eginez irriak atera ditugu. Asko maite dugu gure herria! Eskerrak eman behar dugu bertaratu zareten guztioi eta batez ere gure IGEk egindako lana txalotu nahi dugu. Mila esker bihotz-bihotzez!   

AGATE DEUNA LANDAZURIRA AILEGATU DA!

Zorion etxe hontako denoi! Gaurko egunean, otsailaren 3an, Agate Deuna ospatu dugu. Beste behin gure makilak altxatu ditugu eta ozen abestu dugu. Eskolatik atera gara eta Gasteizko kaleak gure kantekin piztu ditugu. Baita ere, Egoitzara joan gara gure bizilagunak agurtzera. Jendearen txaloek berotu gaituzte, eskerrik asko! Primeran pasa dugu arratsalde honetan! Datorren urtera arte!  

LEHENENGO MAILARA FOSILAK IRITSI DIRA!

Kaixo! Lehenengo mailan paleontologoak bilakatu gara eta fosilak iritsi zaizkigu! Fosilen barruan...dinosaurio txikiak aurkitu ditugu! Hemen dituzue argazki batzuk!

KOLDO MITXELENARA BISITA

  Urtarrilak 30ean 6.mailako ikasleak Koldo Mitxelena institutua bisitatzera joan ginen. Bertan, ikastetxeko zuzendariarekin (Marisa) klaseak eta irakasleak ezagutu  genituen. Teknologiako tailerra, "Sormen gela", plastika gela, polikiroldegia eta abar bisitatu genituen. 2. DBHko ikasleek "R omea eta Julietoren" antzezlan bat egin ziguten areto nagusian. Gainera, Landazuriko ikasle ohiak ikusi genituen eta guk prestatutako galderak erantzun zizkiguten. Mila esker Koldo Mitxelena ikastetxeari guri eskeinitako arretagatik. Hurrengo kurtsoan DBHra joateko prest gaude!!!