Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de abril, 2023

LANDAZURITAR ABESLARIAK

KAIXO LANDAZURITARRAK!! HEMEN DITUZUE ALDABEKO KONTZERTUAN IKASLEEK ABESTUTAKO KANTU BATZUK. GOZATU!!!  

Argi beltzarekin jolasean

Kaixo!! Azkenengo astetan 2 urteko ikasleak argi beltzarekin jolasean ibili gara; mundua guztiz ezberdina ikusten da argi horrekin!! Hasteko, instalazio artistiko bat egin genuen. Ikusi nahi duzue?? Ondoren, Haur Hezkuntzako beste gelako lagunak gonbidatu genituen gurekin tenpera neonekin margotzera. Eta azkenik, Lehen Hezkuntzako gela guztiak pasa ziren gure esperimentazioa ezagutzera, haiek ere esperimentatzera eta haien mezuak utzi zizkiguten idatzita!   ESKERRIK ASKO GUZTIEI ZUEN BISITENGATIK!  ESPERO DUGU 2 URTEKO GELAN DISFRUTATU IZANA!

LANDAZURITARRAK ZIENTZIALARIAK GARA!

4. ikas-egoeraren eskutik zientzian pulunpatu gara. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara zientzialari lanabesak hartu ditugu eta esperimentatzen hasi gara. Landazuri osoa 7 astez gai anitzak lantzen egon gara eta asko ikasi dugu! Apirileko egun hauetan gure lanak aurkeztu ditugu. Horretarako, gelaz gela kuxkuxean ibili gara! Familiak ere gonbidatu ditugu eta liluratuta geratu dira! Eskerrik asko zuen energiagatik!