Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de junio, 2023

ESKERRIK ASKO 2022-2023 IKASTURTEA!

2022-2023 ikasturteari agur esateko momentua ailegatu da, baina Landazurin eskerrak eman nahi ditugu. Esperientzia oparoak bizi izan ditugu eta hezkuntza komunitatearekin partekatu nahi ditugu. Ikasturte amaieran etapa bati amaiera eman diogu, baina etorkizuneko ortzadarra margotzen jarraituko dugu. Azken egunean 10 ikasturtez gurekin lehen pausoak eman dituzten ikasleei agur esan diegu. Eskerrik asko, Landazuritarrak! Hurrengo ikasturtera arte!

GURE FAMILIAK ESKOLARA GONBIDATU DITUGU!

 Kaixo! Aurreko astean 1. mailakoak gure familiak gonbidatu genituen gure gelara egin dugun museoa erakusteko eta ikasi dugun guztia azaltzeko.  Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk!

HH2 ESKULARRUEKIN

2 urteko gelan eskularruak oso presente daude gure egunerokotasunean, baina azken egunetan horien erabilera arrunta alde batera utzi nahi izan dugu eta beste erabilera batzuk bilatu dizkiegu. Alde batetik, baserriko animaliak lantzen ari gara eta behi asko gustatzen zaigunez esnea nola lortzen den ikusi dugu; gure behia jetziz.  Bestetik, eta jeztea asko gustatu zitzaigunez, eskularruak erabiliz margotzen ibili gara. A ze kolore putzua sortu dugun gelan!! Zuei beste erabileraren bat burutatzen zaizue??

HAUR HEZKUNTZAKOAK SARRIAKO PARKERA IRTEERA

Kaixo lagunak!  Gaur Haur Hezkuntzakoak autobusa hartu  eta Sarriako parkera joan gara goiza pasatzera! Primeran pasa dugu elkarrekin!

LH6 2 URTEKO GELAN IPUIN KONTALARI

Kaixo, lagunak!! Azken astetetan oso ekimen polita bizi izan dugu eskolan. Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleak ipuin kontalari bilakatu dira eta 2 urteko ikasleei ipuin ezberdinak kontatu eta abestu diete. Oso gustura egon dira 2 urtekoak beraz, ESKERRIK ASKO 6. mailako ikasle guztiei!!