Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2023

GAU BELTZ BELDURGARRIA OPA DIZUEGU!

Gaurko egunean beldurrez sartu gara gure Landazuri maitean! Gau Beltza ailegatu da!  Gure eskolarentzat oso garrantzitsua den jaia prestatzen egon gara. Milaka ideia polit izan ditugu! Gau beltza iritsi da Landazurira! Itzali argia! Piztu iluna!

ORTUA MARTXAN DUGU!

Ostiralak maite ditugu! Badakizue zergatik? Tailerrak ditugulako! Horien artean, gaurko egunean Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak ortura joan gara.  Lan asko egin dugu gaurko egunean! Lurra landu dugu eta nartxisoak, tipulak, porruak eta letxugak landatu ditugu. Primeran pasa dugu!

LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILAN GORANTZ GOAZ!

Landazurin matematikak maite ditugu eta Lehen Hezkuntzako 2. mailan trebatzen ari gara. Gure lehen ikas-egoeran Gasteiz ezagutzen egon gara eta neurriekin ausartu gara. Beste mila ideia berri buruan ditugu. Asko ikasiko dugu eta zuekin partekatuko ditugu!

GORA GASTEIZ!

2023-2024 ikasturteak martxa hartu du eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleok lehenengo ikas-egoerarekin hasi gara: Gasteiz. Asko maite dugun hiria eta bizitokia ezagutzen ari gara! Turismo-bulegoan informazioa eskatu dugu eta gure bazterrak ezagutzen ari gara.