Azaroaren 19an, igandean, Landazuriko ateak beste behin ireki ditugu. Oraingoan eguzkiak lagunduta, auzoko jendea eskolara sartu da. Zehar-Errefuxiatuekin elkartearekin batera elkartu gara bazkariaz gozatzera, Bizilagunak 2023 proiektuarekin bat egitera alegia. Helburu nagusia izan da kulturarteko bizikidetzaren zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzea. Eskerrik asko bihotz-bihotzez Landazurira elkartu zareten guztioi! Hezkuntza eta auzo komunitate polita eraikitzen ari gara denok elkarrekin!