Gaurko egunean, urtarrilaren 30ean, bisita oso berezia izan dugu Landazurin. Deportivo Alaveseko Nahuel Tenaglia eta Rafa Marin jokalariak gurekin egon dira. Arratsalde polita pasa dugu denok elkarrekin! Esperientzia itzelak bizi ditugu, Landazuritik gure indarra Mendizorrotzara eramango dugu!
Kaixo! Aurreko astean Lehen Hezkuntzako 3.mailakoak gure ikaskidearen, Pilarren, amaren bisita izan genuen. Bere herrialdeari, Venezuelari, buruzko gauza asko ikasi genituen berari esker, baita abesten eta dantzatzen ere!!
Aurreko astelehenean, LH-ko 4.mailako ikasleak Aldabera joan ginen. Bertan, Pokemon eta Minekraft jolasetara jolastu ginen, pantaila erabili gabe. Pantailarik gabe jolastu ahal dugula ikasi dugu eta oso ondo pasatu genuen.
ASTE HONETAN 4 ETA 5 URTEKOAK ARTIUM MUSEOAN IZAN GARA. BERTAN DAUDEN ARTE LANAK IKUSI ETA ESPERIENTZIA BERRIAK BIZI IZAN GENITUEN. GU ERE ARTISTA BIHURTU GINEN EGUN BATEZ!!!!!!
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Zuhatza irlara ikasturte amaierako txangoa egingo dute. Horretarako euskal produktuen saski baten zozketa antolatu dugu eta gaurko egunean, urtarrilaren 12an, zozketa egin dugu: 973 Zorionak Landazuriko saskiaren irabazleari! Gainontzekoei eskerrik asko proiektuan laguntzeagatik!