Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2024

FAMILIAN ASKO GARA LIBURUAREN AURKEZPENA

Gaurko egunean bisita polit bat izan dugu! Alazne eta Lady Ara!Gorputz eta Wayra elkartetatik etorri dira opari berezi batekin. Familan asko gara liburua ezagutu dugu eta asko gustatu zaigu. Eredu eta bizipen anitzak ikusi ditugu. Zuen esperientziak oso baliagarriak izan dira, mila esker!   Eskerrik asko sorpresagatik! Hurrengora arte!

Saskiaren zozketa - zenbaki berriak

  Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Zuhatza irlara ikasturte amaierako txangoa egingo dute. Aurreko zozketan saritua ez zenez agertu, oraingoan 3 zenbaki berri atera ditugu. 1.go zenbaki saritua duenari astebeteko epea emango diogu saskia jasotzeko. Ez badu jasotzen, hurrengo zenbakira pasako da.

LANDAZURIKO INAUTERIAK HISTORIKOAK DIRA!

Otsailaren 8an Ostegun Lardero ospatu genuen eta gaurko egunean, otsailaren 9an, Inauteriak egin ditugu. Landazuriko pasabideak irriz eta kolorez bete ditugu beste behin.   Aurten euskal inauteriekin batera, historia aroak landu ditugu. Asko ikasi dugu erronka berri honekin eta primeran pasa dugu elkarrekin ospatzen. Eskerrik asko hurbildu zareten familia eta lagun guztiei!

OSTEGUN LARDERO DA, UMEEN EGUNA!

Otsailaren 8an Ostegun Lardero ospatu dugu Ramon Bajo eta Goianekin batera. Zanpantzarrek Gasteizko kaleak girotu dute.   Andra Mari Zuriaren plazan gure irriak atera ditugu. Ondoren kalejiran bidelagunak egin ditugu eta ederto pasa dugu. Eskerrik asko Ostegun Lardero elkarrekin ospatzeagatik! Zurrunbon hor konpon!

MUSIKA MUGIMENDUAN GUSTUKO DUGU!

Landazurin eskolaz kanpoko ekintzen artean, IGEk, Wayra Elkarteak eta Gasteizko Udalak asteartero eta ostiralero ikasleak dantzan jartzen dute. Eskolaz kanpoko ekintzan musika eta dantza modu ludikoan eta esanguratsuan lantzen da. Hurrengo bideoan ekintzan egindako aurrerapenak ikusgai ditugu: Eskerrik asko zuen lanagatik!  

ZORION ETXE HONTAKO DENOI! AGATE DEUNA AILEGATU DA!

Gaurko egunean Gasteizko kaletan zehar kantuz bete ditugu. Gure makilak hartu ditugu eta auzokideen laguntzat kaleak eta plazak bete ditugu. Baita ere, Egoitzara hurbildu gara gure maitasuna partekatzera. Eskerrik asko bidean emandako laguntzagatik!