Ir al contenido principal

Entradas

ARRATSALDEA MALABAREAK EGITEN!

Atzo arratsaldean 1. eta 2. mailako ikasleak elkartu ginen eta malabareak egiten ibili ginen.  Nola egin genituen malabareak? Orain kontatuko dizuegu! Materiala: - Puxikak - Arroza - Artaziak Lehenengo, arroza puxiketan sartu genuen, ondoren lotu eta beste puxika bat hartu genuen. Puxika hori erditik moztu genuen eta arroza zeukan puxika bildu genuen.  Denok elkarrekin primeran pasatu genuen!

IRAKURKETA TAILERRA: Nork egin zion buruko hura satorrari?

IRAKURKETA TAILERREAN 6.mailakoek ipuin hau kontatu ziguten 2 urteko gelakoei. Bikain kontatu ere!!

CELEBRATING HALLOWEEN! (2)

Four years old children and 6th grade class dancing together 'The Skeleton Dance'.

CELEBRATING HALLOWEEN! (1)

Five years old children and 4th grade class dancing together 'The Skeleton Dance'.

Emozioak lantzen...

Emozioekin bizi gara, emozioekin aurkitzen gara eta emozioak kudeatzen saiatzen gara. Garrantzitsua da norbera nola sentitzen den jakitea egoera ezberdinetan, harremanak osasuntsuagoak izateko eta besteek zer sentitzen duten ulertzeko. Horregatik, ikasleekin adimen emozionala lantzen dugu tailer batzuen bitartez, hau da, emozio bakoitza identifikatzeko eta kudeatzeko baliabideak ematen dizkiegu.

IZAKI BIZIDUNAK EZAGUTZEN

Azaroaren 4an, 6. mailako ikasleak Olarizura joan ziren izaki bizidunen bost erreinuak ezagutzera. Dehesa-Olarizu etxera joan ginen hainbat jarduera egitera. Lehenik, izaki bizidunen bost erreinuak zein dira gogoratu genuen. Gero, landareen eta animalien zelulen ezberdintasunak aztertu genituen. Ondoren, zuhaitzen enborrak eta hainbat hazi ikertu genituen. Bukatzeko, fotosintesiarekin lotutako jolas bat egin genuen eta Olarizuko azeriarekin argazki bat atera genuen. Oso ondo egon ginen eta asko ikasi genuen!