Ir al contenido principal

Entradas

HORRA, HORRA, GURE OLENTZERO

Landazuri Ikastolara Olentzero etorri da goiz-goizean. Harrera egin ostean, gelaz-gelaz pasa da muxuak, besarkadak eta opariak banatzera. Eskerrik asko urte honetan gurekin elkarrekin egon zareten guztioi! Zorionak eta urte berri on!

DANTZA ERRONKA

DANTZA ERRONKA BAIETZ IKASTOLA GUZTIA DANTZAN JARRI??

ABORDATZERA!

Aste hauetan piratei buruz ibili garenez ikasten, gure itsasontziak sortu ditugu! Hona hemen Landazuriko piratak!!

Errezeta osasungarriak

3. mailako ikasleak elikadura osasungarriaren inguruko proiektuan murgilduta ibili dira azkenaldian. Hori dela eta, errezeta osasungarriak egin dituzte. Probatu nahi?

Olentzerori gutuna bidaltzen

3. mailako ikasleek gutuna idatzi diote Olentzerori eta Landazuriko postontzira bota dute. Ondo portatu al dira? Jasoko al dituzte eskatutako opariak?

ZENBAT ANIMALIA DITUZU ETXEAN?

PT gelan, 6. mailako ikasleok grafikoak interpretatzen eta eraikitzen ikasten ari gara. Galdetegi bat egiten, datuak jasotzen, datu horiek interpretatzen eta era grafikoan adierazten ikasi dugu. Orduan, hurrengo galdera ikertzeko premia izan dugu: zenbat animalia dituzu etxean? Landazuri Ikastolako ikasleei galdeketa egin diegu eta emaitzak hurrengoak izan dira. Espero dugu inkesta hau baliogarria izatea!

Badatoz gabonak!

Gabonak iristear daude eta guk ere ospatzen ditugu eskolan. Zer eskatuko diozue Olentzerori? Ondo portatu al zarete?