Ir al contenido principal

Entradas

GOI-ZIKLORAKO BALIABIDEAK

Egun on guztioi!! Egun hauetan denbora gure lagun hoberena da. Hori dela eta, hainbat gauza egin ditzakegu: eskolako lanak, gorputza mugitu, besteekin hitz egin, lagundu, jolastu... Hemen hainbat baliabide dituzue irakurtzeko, jolasteko, pentsatzeko... Irakurketa: https://www.naiz.eus/es/blogs/ttiklik/posts/pentsatzeko-ipuinak-cuentos-para-pensar Errepaso jolasak: http://bit.ly/Academons_Gratis https://www.mundoprimaria.com/juegos-educativos/juegos-mentales-inteligencia Pentsaratzeko jolasak: https://ahozkotasuna.files.wordpress.com/2016/05/pentsarazteko-egoerak-3-zikloa.pdf Egun hauetan zehar gehiago igoko dira. Animo guztioi!!

Asteko erronka

Hementxe duzue aste honetako erronka! Ostirala arte duzue asmatzeko... ANIMO!!!

HAUR HEZKUNTZARAKO BALIABIDEAK (martxoak 18-25)

Kaixo familiak! Badakigu azken egun hauek zoratzekoak izan direla umeak eskolara joan gabe. Horrek ez du esan nahi ezer egin gabe egon behar direnik, eskolako erritmoa jarraitu behar dugu. Haur Hezkuntzan ezin bestekoak dira jolasteko uneak, ingurunea ezagutzeko eta ulertzeko. Baina jolastea ez da egin beharreko gauza bakarra, horregatik hemen baliabide digitalak zintzilikatzen joango gara asteazkenero. Baliabide hauen artean ipuinak, abestiak, jolasak, errezetak… topatuko dituzue. Guztiak probatzera animatzen zaituztegu! IPUINAK: KORONABIRUSA NAIZ LAUKITXOREN ISTORIOA KOLORETAKO MUNSTRUOA MUNSTRO ARROSA MAITE ZAITUT (IA BETI) BEEELDUR NAIZ TXIMELETA BELARRIAK BASOAK BADU SEKRETU BAT DERRIGORREZ MUXURIK EZ LAZTAN BAT ERE EZ BEHARTUTA ABESTIAK: RIKI-RIKI PINGU IKUSI IKUSI HAN TXANOGORRITXO ANIMALIEN IBILKERA URRUTIAN HELIKOPTEROA DINOSAURIOA BANINTZ ERRALDOIAK ARANTXAN-TXAN SORGINA PIRULINA JOLASTEKO ABESTIAK: HARRI KOZKOR BATEKIN ZUBIRI-ZUBIR...

...ETA ATERA DADILA LANDAZURIKO LIBURUTEGI BERRIAN!

Martxoaren 9a egun zoragarria izan da Landazuri Ikastolan:   Liburutegiaren inaugurazioa egin dugu! Ekintza anitzak burutu ditugu azken aste hauetan eta gaurko egunean Ane Gebara ipuin kontalaria gure artean izan dugu. Primeran pasa dugu!
EGUN ON GUZTIOI!!! Zein ongi egin dugun lo! Eguna hasteko prestatzen hasiko gara. Behe lainoarekin esnatu gara baina eguraldiak gaur hobetuko du eta ondo pasatzeko irrikitan gaude!
Lehenengo gauean deskantsatu ondoren, 2.egunean ere primeran pasa dugu. Goizean jolas batzuk egin ditugu eta arratsaldean Kalamua mendi tontorreraino iritsi gara!Aupa gu! Bidean naturak sorpresak eman dizkigu,igelen arraultzak,haizean indarrarekin botatako zuhaitzak....primeran pasa dugu! Orain dutxa bero bero bat eta afaltzera goaz!
4.mailakoak AUBIXAra iritsi gara.Elgoibarreko euskal girotze barnetegian lau egun zoragarri pasako ditugu. Euria egin arren mendi bueltaxka bat eman dugu eta gero etxean lasaitu eta lehortu gara. Maritxuk ederki zaintzen gaitu! Poz pozik eta dagoeneko denak lo gaude.. .