Ir al contenido principal

Entradas

IPUIN KONTALARIA ESKOLAN

Gaur goizean ipuin kontalaria izan dugu gurekin eskolan!!  Eneko Etxegarai, Gasteizko irakasle eta idazlea, 2 eta 3 urteko ikasleekin egon da ipuinen mundu liluragarria partekatzen. Bere ipuinetako bat kontatu digu PUAGG! eta ondoren eskolan landutako "Nola dastatu ilargia" ipuina ere kontatu digu. Eskerrik asko bisitagatik Eneko, asko disfrutatu dugu!!

MARTXOAK 8

  Nazioarteko Emakumearen Egunean Landazuri Ikastolan bat egiten dugu marea morearekin. Aurten Txoko morea sortu dugu eta bertan ipini ditugu gure inguruko emakume eredugarri batzuk.

MUNDUARI BIRA...BRASIL

 Hemen 2.mailakoek Brasilera egin dugun bidaiaren bideoa!!  Eta inhauteri eguneko argazkiak!

INAUTERIAK 2022 - MUNDUARI BIRA!

- INAUTERIAK 2022 -  2022. urteko Inauteriak ailegatu dira Landazurira. Beste behin ilusioz ekin diogu gure kultura eta ondarea aupatzera. Aurreko ikasturteetan Zirkoa, Zinemaldia, Erdi Aroa, Zientzia, etab. denok elkarrekin landu ditugu. Aurten "Munduari Bira!" lelopean Proiektu Global bat diseinatu dugu eta urtarriletik zutabeak eraikitzen egon gara.    Gure bidaia luzea izan da, herrialde anitzak bisitatu ditugu eta gaur standetara ezagutzak eraman ditugu.   Hona hemen Inauteri egunean egin genituen ikuskizun guztiak:                                              6. Maila: FRANTZIA 5. Maila: AUSTRALIA 4. Maila: INDIA 3.Maila: JAPON 2. Maila: BRASIL 1.go Maila: MEXIKO H.H. 5: EGIPTO H.H. 4: KENIA

INAUTERITAKO OPARIA - MURALA

 A ZE OPARI EDERRA JASO DUGUN LANDAZURIN INAUTERIEN BUELTAN!! ESTI ETA LEIREK IKASTOLAKO HALLEAN MUNDUKO MAPA BIKAINA MARGOTU DIGUTE. ESKERRIK ASKO ESTI ETA LEIRE!!!

MUNDUARI BIRA... AFRIKA

Kaixo, lagunak!! Eskolan munduari bira ematen gabiltza eta Haur Hezkuntzako ikasleek Afrikara bidaiatu dugu. A zer kontinente anitza!! 2 urteko gelakoak Kam eru nera bidaiatu dute. Bazenekiten kakao gehiena Kamerunen daukala jatorria??  3 urtekoak Tan za ni ara bidaiatu dute, baina batez ere, masai kulturan murgildu dira. Zelako kultura interesgarria!! Artista hutsak dira baina bazenekiten gizon masaiak heldutasunera heltzean hainbat errito egiten dituztela? Gure bideoan horietako bat ikusteko aukera izango duzue: 4 urteko gelakoak Tanzaniaren ondoan dagoen lurralde batera bisitatu dute, K en ia . Han Masai Mara parke naturala dago eta bertan Safari anitz egiten dira. Ba al dakizue zeintzuk diren sabanako BIG FIVE moduan ezagutzen diren animaliak? 5 urtekoak Nilo ibaiaren ertzetara bidaiatu dute, Egi pto ra ! Hori bai milurteko kultura... Kleopatra, Nefertiti, piramideak, momiak, esfingeak...  Espero dugu zuen gustukoa izana!! 

MUNDUARI BIRA... JAPONIA

  GAUR 3. MAILAK FILME JAPONIAR BAT AURKEZTUKO DIGU. HACHIMAKI, ZAPIAREN BOTEREA