Ir al contenido principal

Entradas

GAU BELTZA

  GAU BELTZA  IRITSI DA  LANDAZURIRA ! ITZALI ARGIA!! PIZTU ILUNA!!
 Atzo, LH 5. mailakoak Aldabeko Ludoklubera joan ginen . Oso ondo pasatu genuen elkarrekin jolasten.  Bideotxo bat egin dugu zuekin bizi genuen arratsaldea partekatzeko. 

ORTURA JOAN GARA!

Aste honetan gure lanabesak hartu ditugu eta Abetxukuko ortura joan gara. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren (IGI - CEA) eskutik, Landazuriko ortua zaintzeko proposamenak jaso ditugu. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleok ilusio handiz ezagutu ditugu nekazaritza teknikak, erremintak eta batez ere, gure ingurugiroa zaintzeko aholkuak.   Baita ere, hamaiketako ederra hartu genuen!

HH2 ONGI ETORRI LANDAZURIRA!

Kaixo, lagunok!! Hilabete bat pasa da ikasturtea hasi zenetik eta bi urtekoak pixkanaka-pixkanaka eskolara egokitzen goaz. Negar, barre, oihu eta jolas artean bagoaz gure eskola bideari hasiera ematen. Eskolako txikienak ezagutu nahi?

OSTIRALAK GUSTUKO DITUGU!

2022-2023 ikasturtean ostiral arrastaldeak irauli ditugu. Landazuri Ikastolako ikasleak beren ikasgeletatik ateratzen dira eta beste geletako ikasleekin batera ekintzak burutzen dira. Horrela, bada, 10 tailer diseinatu dira: Sukaldaritza eta elikadura osasungarria.  Musikariak martxan. Mugimendua eta artelanak. Animalario fantastikoa eta beste kriatura batzuk. Eskulanak. Zinema. Orientazioa. Yoga eta erlaxazioa. IKT. Ahozkotasuna.  Primeran pasa dugu arratsaldean! Ostiralak maite ditugu! Hurrengo astera arte!

LANDAZURIKO ORTUA LORATZEN HASI DA!

2022-2023 ikasturteari mila erronkekin hasiera eman diogu. Gaurko egunean ortua eraikitzen hasi gara.    Loreontziak muntatu ditugu, eskuak lurrez zikindu ditugu eta gure lehen barazkiak landatu ditugu.   Oso pozik gaude "berdegune" bat dugulako eskolan!    

ONGI ETORRI 2022-2023 IKASTURTERA!

  Familia agurgarriak:  Ongi-etorri 22 – 23 ikasturtera. Beken eskaera egiteko, ikastetxera,  irailaren 9tik 30era goizeko 9:00etatik 11:00etara etorri beharko zarete.   Besterik gabe,   Ondo izan.     Familia agurgarriak:  Bienvenidos/as al curso académico 22-23. Para la realizar la petición de becas , podéis acudir al centro educativo desde 9 al 30 de   septiembre de 9:00 a 11:00 de la mañana .   Besterik gabe,     Ondo izan.