Ir al contenido principal

Entradas

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA!

 Kaixo! Aurreko astean Lehen Hezkuntzako 1.mailako eta 2.mailako taldeak Donostian egon ginen “Eureka” zientzia museoan.  Asko ikasi genuen eta gauza berri asko ikusi genituen. Gainera, oso ondo pasatu genuen! Hemen uzten dizuegu egun horretako argazkien bideoa, espero dugu zuen gustukoa izatea!

MUSIKA MUGIMENDUAN ALDABERA JOAN GARA!

Aste honetan IGEk antolatutako Musika mugimenduan parte hartzen duten ikasleak Aldabera joan dira. Eskolaz kanpo ekintzan egindako lan zoragarria familiekin partekatu dugu. Hementxe laburpen bideo polit bat:   Eskerrik asko IGE, Sol eta Lady zuen lanagatik!  

LANDAZURITAR ABESLARIAK

KAIXO LANDAZURITARRAK!! HEMEN DITUZUE ALDABEKO KONTZERTUAN IKASLEEK ABESTUTAKO KANTU BATZUK. GOZATU!!!  

Argi beltzarekin jolasean

Kaixo!! Azkenengo astetan 2 urteko ikasleak argi beltzarekin jolasean ibili gara; mundua guztiz ezberdina ikusten da argi horrekin!! Hasteko, instalazio artistiko bat egin genuen. Ikusi nahi duzue?? Ondoren, Haur Hezkuntzako beste gelako lagunak gonbidatu genituen gurekin tenpera neonekin margotzera. Eta azkenik, Lehen Hezkuntzako gela guztiak pasa ziren gure esperimentazioa ezagutzera, haiek ere esperimentatzera eta haien mezuak utzi zizkiguten idatzita!   ESKERRIK ASKO GUZTIEI ZUEN BISITENGATIK!  ESPERO DUGU 2 URTEKO GELAN DISFRUTATU IZANA!

LANDAZURITARRAK ZIENTZIALARIAK GARA!

4. ikas-egoeraren eskutik zientzian pulunpatu gara. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara zientzialari lanabesak hartu ditugu eta esperimentatzen hasi gara. Landazuri osoa 7 astez gai anitzak lantzen egon gara eta asko ikasi dugu! Apirileko egun hauetan gure lanak aurkeztu ditugu. Horretarako, gelaz gela kuxkuxean ibili gara! Familiak ere gonbidatu ditugu eta liluratuta geratu dira! Eskerrik asko zuen energiagatik!

2.MAILAKOAK ZIENTZIA MUSEORA JOAN GARA!

   Kaixo! Atzo 2.mailakoak zientzia museora joan ginen. Bertan, meteoritoak ikusi genituen eta gure proiektuarekin bat datorren eguzki-sistemaren mural erraldoia ikusi genuen.  Oso ondo pasatu genuen eta asko gustatu zitzaigun! Hemen dituzue argazki batzuk!