Ir al contenido principal

Entradas

ONGI ETORRI 23-24 IKASTURTERA!

  Familia agurgarriak:  Ongi-etorri 23 – 24 ikasturtera. Beken eskaera egiteko, ikastetxera,  irailaren 8tik 30era goizeko 9:00etatik 11:00etara etorri beharko zarete.   Besterik gabe,   Ondo izan.   Estimadas familias:  Bienvenidos/as al curso académico 23-24. Para la realizar la petición de becas , podéis acudir al centro educativo desde 8 al 30 de   septiembre de 9:00 a 11:00 de la mañana .   Besterik gabe,     Ondo izan.  

ESKERRIK ASKO 2022-2023 IKASTURTEA!

2022-2023 ikasturteari agur esateko momentua ailegatu da, baina Landazurin eskerrak eman nahi ditugu. Esperientzia oparoak bizi izan ditugu eta hezkuntza komunitatearekin partekatu nahi ditugu. Ikasturte amaieran etapa bati amaiera eman diogu, baina etorkizuneko ortzadarra margotzen jarraituko dugu. Azken egunean 10 ikasturtez gurekin lehen pausoak eman dituzten ikasleei agur esan diegu. Eskerrik asko, Landazuritarrak! Hurrengo ikasturtera arte!

GURE FAMILIAK ESKOLARA GONBIDATU DITUGU!

 Kaixo! Aurreko astean 1. mailakoak gure familiak gonbidatu genituen gure gelara egin dugun museoa erakusteko eta ikasi dugun guztia azaltzeko.  Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk!

HH2 ESKULARRUEKIN

2 urteko gelan eskularruak oso presente daude gure egunerokotasunean, baina azken egunetan horien erabilera arrunta alde batera utzi nahi izan dugu eta beste erabilera batzuk bilatu dizkiegu. Alde batetik, baserriko animaliak lantzen ari gara eta behi asko gustatzen zaigunez esnea nola lortzen den ikusi dugu; gure behia jetziz.  Bestetik, eta jeztea asko gustatu zitzaigunez, eskularruak erabiliz margotzen ibili gara. A ze kolore putzua sortu dugun gelan!! Zuei beste erabileraren bat burutatzen zaizue??

HAUR HEZKUNTZAKOAK SARRIAKO PARKERA IRTEERA

Kaixo lagunak!  Gaur Haur Hezkuntzakoak autobusa hartu  eta Sarriako parkera joan gara goiza pasatzera! Primeran pasa dugu elkarrekin!

LH6 2 URTEKO GELAN IPUIN KONTALARI

Kaixo, lagunak!! Azken astetetan oso ekimen polita bizi izan dugu eskolan. Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleak ipuin kontalari bilakatu dira eta 2 urteko ikasleei ipuin ezberdinak kontatu eta abestu diete. Oso gustura egon dira 2 urtekoak beraz, ESKERRIK ASKO 6. mailako ikasle guztiei!!

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA!

 Kaixo! Aurreko astean Lehen Hezkuntzako 1.mailako eta 2.mailako taldeak Donostian egon ginen “Eureka” zientzia museoan.  Asko ikasi genuen eta gauza berri asko ikusi genituen. Gainera, oso ondo pasatu genuen! Hemen uzten dizuegu egun horretako argazkien bideoa, espero dugu zuen gustukoa izatea!