Ir al contenido principal

Entradas

DEPORTIVO ALAVESEKO JOKALARIAK LANDAZURIN IZAN DITUGU!

Gaurko egunean, urtarrilaren 30ean, bisita oso berezia izan dugu Landazurin. Deportivo Alaveseko Nahuel Tenaglia eta Rafa Marin jokalariak gurekin egon dira. Arratsalde polita pasa dugu denok elkarrekin! Esperientzia itzelak bizi ditugu, Landazuritik gure indarra Mendizorrotzara eramango dugu!

FAMILIAK ESKOLAN!

Kaixo! Aurreko astean Lehen Hezkuntzako 3.mailakoak gure ikaskidearen, Pilarren, amaren bisita izan genuen. Bere herrialdeari, Venezuelari, buruzko gauza asko ikasi genituen berari esker, baita abesten eta dantzatzen ere!!

EZAGUTU LANDAZURI ETA ETORKIZUNA ERAIKI DEZAGUN ELKARREKIN!

MUGIMENDU GEHIAGO, PANTAILA GUTXIAGO

Aurreko astelehenean, LH-ko 4.mailako ikasleak Aldabera joan ginen. Bertan, Pokemon eta Minekraft jolasetara jolastu ginen, pantaila erabili gabe. Pantailarik gabe jolastu ahal dugula ikasi dugu eta oso ondo pasatu genuen.
ASTE HONETAN 4 ETA 5 URTEKOAK ARTIUM MUSEOAN IZAN GARA. BERTAN DAUDEN ARTE LANAK IKUSI ETA ESPERIENTZIA BERRIAK BIZI IZAN GENITUEN. GU ERE ARTISTA BIHURTU GINEN EGUN BATEZ!!!!!!

SASKIAREN ZOZKETA: 973

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Zuhatza irlara ikasturte amaierako txangoa egingo dute. Horretarako euskal produktuen saski baten zozketa antolatu dugu eta gaurko egunean, urtarrilaren 12an, zozketa egin dugu:   973   Zorionak Landazuriko saskiaren irabazleari! Gainontzekoei eskerrik asko proiektuan laguntzeagatik!

KAS KAS ATEAN! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Abenduaren 22a iritsi da eta Landazurira bi sorpresa ailegatu dira: Olentzero eta Mari Domingi. Besoak zabalik hartu ditugu eta besarkada mila partekatu ditugu.   2023. urtean mila esperientzia oparo bizi ditugu. 12 hilabete hauetan asko ikasi dugu elkarrekin eta betez ere, asko disfrutatu dugu! Eskerrik asko Landazuritar guztioi! 2024 urte polita izan! Zorionak eta urte berri on!