Ir al contenido principal

Entradas

ELIKADURA OSASUNGARRIA LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAN!

Ebaluazio honetan Lehen Hezkuntzako 3. mailan "Elikadura osasungarria" erronkan murgildu gara. Lehenengo, ortura joan ginen letxugak hartzera. Gero, errezeta gelan egin genuen. Bukatzeko, errezeta idatzi genuen. Primeran pasa dugu eta asko ikasi dugu!  

PRUDENTZIO DEUNA 2024

Gaurko egunean danborrak eta irribarreak atera ditugu Prudentzio Deuna ospatzeko. Danborradan familiak gerturatu dira eta elkarrekin jaia girotu dugu.    Eskerrik asko elkarrekin ospatzeagatik!    

Aldabeko liburutegia gure esku

LH-ko  4.maila  oporrak baino lehen Aldabeko liburutegira joan zen.   Bertan, liburutegiaren funtzionamendua nolakoa den ikasi zuten eta liburuak irakurtzeko aukera ere izan zuten.

Romulo eta Remoren antzezpena

LH-ko 4.mailak oek, 3. ikas-egoeran, " Romulo eta Remo " -ren antzezpena egin zuten. Modu honetan, erromako kondaira ezagutu zuten eta oso ondo pasatu zuten.  

KORRIKA 2024 - HARRO HERRI

Korrika Txikia ailegatu da! Gaurko egunean, martxoaren 21ean, petoak, dominak eta zapiak jantzi ditugu eta euskararen aldeko festan egon gara. Harro Herri lelopean korrika egin dugu! Harro herri Hona gu euskaldunak Euskararen lagunak Hats eta izerdi   Eskerrik asko egun polit honetetan Landazuri hezkuntza komunitatera batu zaretenoi! Gora Landazuritarrak!   

MARTXOAK 8, ZUETAZ HARRO!

Gaurko egunean, martxoaren 8an, Nazioarteko Emakumeen Eguna izan dugu Landazurin. Goizean goiz eskuak eta irriak astindu ditugu! Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako geletan ekimen anitzak martxan jarri dira. Baita ere, familiak gerturatu dira haien aztarna uztera.   Eskerrik asko elkarrekin eraikitzen jarraitzeagatik!

FAMILIAN ASKO GARA LIBURUAREN AURKEZPENA

Gaurko egunean bisita polit bat izan dugu! Alazne eta Lady Ara!Gorputz eta Wayra elkartetatik etorri dira opari berezi batekin. Familan asko gara liburua ezagutu dugu eta asko gustatu zaigu. Eredu eta bizipen anitzak ikusi ditugu. Zuen esperientziak oso baliagarriak izan dira, mila esker!   Eskerrik asko sorpresagatik! Hurrengora arte!