Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2019

ANTZARA-JOKOA

Aste honetan PT gelan kalkulu mentala trebatzen egon gara. Horretarako, betiko jolas bat gure armairutik atera dugu: Antzara-jokoa. XVI. mendean sortu zen eta urte luze hauetan zehar aldaera ugari izan ditu. Adibidez, irudi-tematika anitzak izan ditu: kirola, zientzia, ingurumena, historia, etab. Baina posible da matematika horrekin egitea? Bai eta gainera, primeran pasa dugu! Ikasleek dadoan ateratako zenbakiarekin banan-banan zenbaketa egin ordez, euren buruetan eragiketa matematikoa egin dute. Modu horretan, kalkulu mentala entrenatu dugu. Jolasten dugunean ikasi duguna praktikan jartzen dugu!

Enpatia lantzen 3. mailan...

Enpatia besteen azalean jartzeko gaitasunari deritzo eta giza-harremanetarako oinarrizkoa da.  Enpatia adierazten dugu: Arazoren bat duen lagun bati laguntzen diogunean. Sufritzen ari den pertsona bat kontsolatzen dugunean. Opari bat egiterakoan, opari hori jasoko duen pertsonarengan pentsatzen dugunean. Besteen ikuspuntua ulertzen dugunean. Besteak nola sentitzen diren ulertzen dugunean ... ...Baina nola landu dezakegu gelan? Hementxe duzue adibide bat...

4. mailakoen aurkezpenak. EKOSISTEMAK. ;)

Hilabete honetan ekosistema desberdinak ezagutu ditugu. Beraien ezaugarriak landu eta aurkeztu ditugu.  Primeran pasa dugu 1.mailakoei aurkezpena egiten. Egindako hormairudiak ikusgai dituzue gure pasiloan. Ongi etorriak zarete!
KONPLIZE DITUT ETA... Hemen dituzue ikasten ari garen kantu berriaren bi bideo: estudiokoa eta karaokea Gozatu ahots eder hauekin!!! HITZAK: Uxue alberdi MUSIKA: Mikel Markez ABESLARIAK: Mikel Markez eta Ahaide ahizpak
D A N T Z A   C H A L L E N G E KAIXO LAGUNAK!! PREST ERRONKA BERRI BATERAKO??? Shuffle dantza azkenaldian modan jarri da mundu osoan zehar. Hemen uzten dizuet oinarrizko pausoak ikasteko tutoriala. Animatu eta praktikatu!! Hurrengo bideoan Arrasateko bi gazte dantzan.

IRAKURTZEN HASI GARA!

A,A,A ASKO MAITE DUT AMA. E,E,E TXIKIAK HEMEN GAUDE. I, I, I IKASTOLAN IKASI. O,O,O OHEAN EGIN DUT LO. U,U,U OLARRAK KUKURRUKU. -------------- Lehenengo mailakoak A, E, I, O eta U irakutzen eta idazten ikasi ditugu. Hurrengo letra ikasteko prest gaude!!! Badakizu zein den? 

BERRERABILI LEHIAKETA

2.mailakoak birziklaiari buruz lanean ibili gara eta okurritu zitzaigun eskolan lehiaketa bat egitea. Lehiaketan parte hartzeko bakarrik material birziklatua erabili behar zen! Partaidetza oso handia izan da eta oso pozik gaude! Gure lagunek gauza pilo egin dituzte! Hemen duzue laburpen txiki bat.

ZATIKIEKIN JOLASEAN

PT gelan zatikiak ikasten ari gara. Horretarako, errepresentazio mota ezberdinekin jolasean egon gara. Ikasleak zatikiak adierazteko txartelekin aritu dira eta primeran pasa dute. Matematika arkatza eta borragoma baino haratago doa!  

"Berrerabili" erakusketa prestatzen

2. mailako ikasleek "Berrerabili" erakusketa antolatu dute. 3. mailako ikasleak oso motibatuta daude. Hementxe ikus ditzakezue nolako artelanak prestatzen ari diren...

LEHEN SOROSPENAK

Beste egunean, 6. mailako ikasleak lehen sorospeneei buruzko tailer bat jaso zuten. Hemen, "RCP" bat noiz eta nola egin behar den eta heimlich-eko maniobra egiten ikasi zuten. Orain eskolan askoz lasaiago gaude, zerbait gertatzekotan lagundu ahal gaituztelako. Eskerrak eman nahi dizkiegu Aitziber, Wendy, Yolanda eta Estiri gure gelara etortzeagatik. OSO ONDO EGON GINEN ETA PILO BAT IKASI GENUEN!!

ONGI ETORRI 2 URTEKOAK!!

KAIXO LANDAZURI!! AURTEN ESKOLARATU GARA LEHENENGOZ ETA ORAINDIK POLIKI-POLIKI GOAZ. KUAK, KUAK, KUAK...AHATE TXIKIAK BEZALA.

KARRATU EDO BOROBIL, BETI ZURE AMETSEN HURBIL!

Ongi etorri Landazuri Ikastolako blogeko PT atalera! Hemen Laguntza Gelan egiten diren jardueren berri izango duzue. Lehendabiziko urrats moduan, "Por cuatro esquinitas de nada" bideoa zuekin partekatu nahi dugu. Karratu edo borobil, beti zure ametsen hurbil!

Iritsi da UDAZKENA!

Iritsi da udazkena eta 3. mailako ikasleek mandala bat egiten ari dira. Zein politak geratzen ari diren!

PARKE PIRATA

Urriaren 4an, haur hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Ibaiondoko parke piratara goiza pasatzera joan ginen. Han pirata bihurtu ginen eta lagunekin oso ondo pasatu genuen! ABORDATZERA!!!

IZKIKO IRTEERA

U rriaren 4an, Landazuriko lehen hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Izkira joan ginen eguna pasatzera. Han, paseo bat eman genuen eta elkarrekin jolastu genuen. Oso ondo egon ginen eta asko disfrutatu genuen!

AGUR

Munduak 3 segunduro haur bat galtzen du.   Asko gustatu zaigu koro hauek egiten duten performancea. 

INCREDIBOX

KAIXO!!! Hemen duzue aurreko egunetan lantzen egon garen baliabide bat... trasteatu eta frogak egin! Trebatu zaitezte eta zuen lanak gorde!! Nahi baduzue nirekin elkarbanatu ditzakezue!! :)  ANIMATU ETA KLIKATU HELBIDEAN HASTEKO! https://www.incredibox.com/demo/

ONGI ETORRI LANDAZURIKO BLOG-ERA!

DILIN DILIN DALAN DALAN... HELDU DA LANDAZURIKO BLOGA Ongi etorri Landazuriko blogera. Ikastolan egiten dugunaren berri izango duzue hemen. Geletan egingo ditugun ekintzak eta proiektuak ikusgai egongo dira. Gonbidatuta zaudete bloga jarraitzera eta zuen komentarioak espero ditugu.