3. mailako ikasleek gorputza eta elikaduraren inguruko proiektuan dabiltza lanean. Ikaskuntza esanguratsua izan dadin oso garrantzitsua da esperientzia motibagarriak eskura jartzea eta esperientzia horiek bizitzeko aukera izatea ere. Horregatik arnas-aparatua nola funtzionatzen duen jakiteko, gure birikak sortu ditugu.
Lehen Hezkuntzako 3. mailan "Zer egin dezakegu aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitzeko?" galderaren inguruko erronkan murgildu gara. Horrela, bada, ikerketa anitzak egin ditugu eta horiek guztiak hurrengo bideoan laburbildu ditugu: Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!





Comentarios
Publicar un comentario