Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2020

Konfiantza

Hona hemen balioetan landu dugun gaiaren inguruan 3. mailakoek egin duten "role-playing"-a. Espero dugu gustatzea!

Asteko erronka

Zein izango ote da datorren asteko erronka?

DUPLA TALDEA IKASTOLAN

Lehengo astean DUPLA musika taldearen bisita izan genuen ikastolan.   Eta izugarri gustatu zitzaigun eman ziguten kontzertua. Gainera gure galderak eginez beraiek hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.                                            

INAUTERIAK 2020

Inauteriak ailegatu dira Landazuri Ikastolara! Aurten Erdi Aroko Azoka eraiki dugu gure patioan. Milaka ekintza izan ditugu: postuak, txotxongiloak, magia, antzerkia, jolas tradizionalak, dantza, etab.  Ederto pasa dugu egun eguzkitsu honetan!  Eskerrik asko hurbildu eta lagundu duzuen guztioi! 

ABESBATZA INTERKULTURALA

                     ABESBATZA INTERKULTURALA, LANDAZURI IKASTOLA GOZATU GABONETAN EMAN ZUTEN KONTZERTUAZ

OSTEGUN LARDERO 2020

Gaurko egunean Ostegun Lardero ospatu dugu. Gure mozorroak jantzi ditugu eta Andre Mari Zuriaren Plazara abiatu gara.  Goian elkartearen ekimenez eta Ramón Bajo Ikastetxearen laguntzaz "Ostegun Lardero" eta "Gasteizko Margolariak" kantak abestu ditugu. Eskerrik asko gure alboan egon zareten guztioi!

ANGELUAK LANTZEN

PT gelan angeluak lantzen ari gara. Ikasleekin eduki abstraktuak lantzen ditugu, baina askotan beharrezkoa da errealitatera jaistea eta kontzeptuak ukitzea eta sentitzea. Horrela, bada, angeluak irudikatzeko gelako atean baliabide hau sortu dugu. Atearekin lagunduta angeluak ikuskatu ditugu. Espero ideia baliagarria izatea!

6. MAILA URNIETAN

6. mailako ikasleak aste osoa pasa dugu ingeleseko murgiltze-programa batean. Horiek horrela, Urnietan 5 egun pasa ditugu beste eskoletako lagunekin eta milaka ekintza egin ditugu. Egun zinez ederrak izan ditugu! 

INAUTERIETARAKO PRESTAKETAK 2 urteko gelan

Inauterietarako artelanak sortzen ibili gara aste bi hauetan. Gustatzen gure artelanak?  Presta ezazue dirua, salmentan jarriko ditugu eta. 
Inauteritako Dantza Polka ikastola osoak dantzatuko dugu inauteritako azokan. Hor doa praktikatzen joateko.

EGUN ON!

EGUN ON! ¡BUENOS DÍAS! GOOD MORNING صباح الخير EGUNA ONDO HASTEA EZINBESTEKOA DA. LEHENENGO MAILAN HORRELA EMATEN DIOGU HASIERA EGUNARI, ETA ZUK NOLA EMATEN DIOZU? EGIN IRRI ETA GOZATU EGUNA!

AGATE DEUNA

Gaurko egunean Agate Deunaren bezpera ospatu dugu. Gure makilak hartu ditugu eta abestera joan gara. Horrela, bada, Gasteizko kaletan zehar gure ahotsek berotu dute giroa. Eskerrik asko gurekin egon zareten guztioi!

"ZORIONTASUNAREN ONTZIA" ERRONKA

PT gelan erronka berri batekin hilabeteari hasiera emango diogu. Paper zati batean zoriontsu egiten gaituzten ekintzak idatziko ditugu. Egunero gure mezuak sartuko ditugu ontzian eta hilabete amaieran guztiak irakurriko ditugu. Ikusiko dugu zein polita den gure bizitza!