Ir al contenido principal

EGUN ON!

EGUN ON!
¡BUENOS DÍAS!
GOOD MORNING
صباح الخير


EGUNA ONDO HASTEA EZINBESTEKOA DA.
LEHENENGO MAILAN HORRELA EMATEN DIOGU HASIERA EGUNARI, ETA ZUK NOLA EMATEN DIOZU?

EGIN IRRI ETA GOZATU EGUNA!

Comentarios

Entradas populares de este blog

ONGI ETORRI 2024-2025 IKASTURTERA!

Irailaren 6an 2024-2025 ikasturtea hasiko da!    Aurkezpen ordutegia 10:30-12:30 izango da. Bestetik, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelek 10:30etan eta Haur Hezkuntzako 3 urteko gelek 11:30etan familia bilerak izango dituzte.       Udan primeran pasa dugu eta indartsu bueltatu gara!    Berriro elkartzeko gogotsu gaude!

LANDAZURI HISTORIA EGITEN!

Gaurko egunean, otsailaren 17an, Inauteriak ospatu ditugu Landazuri Ikastolan. Goizean goiz mozorroak jantzi ditugu eta irrifarrez bete ditugu aurpegiak. Aurtengo gaia Historia izan da. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara garai ezberdinak landu ditugu.   Eskerrik asko gurekin eguna ospatu duzun guztioi! Mila-mila esker!  

BIZILAGUNAK 2022

Gaurko egunean, azaroaren 20an, Landazuri Ikastolako ateak ireki ditugu. Igande euritsua izan arren, tantaka jendea hurbildu da irribarre polit batekin. Zehar-Errefuxiatuekin elkartearekin batera, eskolako eta auzoko eragileak batu gara. Ikasleak, familiak, hezkuntza langileak, jantokiko begiraleak, Errotagintza, etab. elkartu gara bazkari bat egiteko asmoz. Xede nagusia izan da kulturarteko bizikidetzaren zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzea. Are gehiago, egun zoragarria pasa dugu hezkuntza komunitatea osatzen dugun pertsona guztiok. Eskerrik asko Landazurira gerturatu zareten guztioi! Hurrengo urtera arte!