Gaurko egunean, otsailaren 17an, Inauteriak ospatu ditugu Landazuri Ikastolan. Goizean goiz mozorroak jantzi ditugu eta irrifarrez bete ditugu aurpegiak. Aurtengo gaia Historia izan da. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara garai ezberdinak landu ditugu. Eskerrik asko gurekin eguna ospatu duzun guztioi! Mila-mila esker!
Gaurko egunean, azaroaren 20an, Landazuri Ikastolako ateak ireki ditugu. Igande euritsua izan arren, tantaka jendea hurbildu da irribarre polit batekin. Zehar-Errefuxiatuekin elkartearekin batera, eskolako eta auzoko eragileak batu gara. Ikasleak, familiak, hezkuntza langileak, jantokiko begiraleak, Errotagintza, etab. elkartu gara bazkari bat egiteko asmoz. Xede nagusia izan da kulturarteko bizikidetzaren zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzea. Are gehiago, egun zoragarria pasa dugu hezkuntza komunitatea osatzen dugun pertsona guztiok. Eskerrik asko Landazurira gerturatu zareten guztioi! Hurrengo urtera arte!
2022-2023 ikasturteari agur esateko momentua ailegatu da, baina Landazurin eskerrak eman nahi ditugu. Esperientzia oparoak bizi izan ditugu eta hezkuntza komunitatearekin partekatu nahi ditugu. Ikasturte amaieran etapa bati amaiera eman diogu, baina etorkizuneko ortzadarra margotzen jarraituko dugu. Azken egunean 10 ikasturtez gurekin lehen pausoak eman dituzten ikasleei agur esan diegu. Eskerrik asko, Landazuritarrak! Hurrengo ikasturtera arte!
Eskerrik asko!
ResponderEliminarMundialak zarete!!! Animo!
Eliminarnola egingo dut papera agotatuta ba dago?
ResponderEliminargustatzen dut asko eta nire familia
ResponderEliminar