Azaroaren 25a ailegatu da Landazurira. Hezkuntza zentroak jarrera irmoa dauka indarkeriaren aurrean. Landazurin ez dugu emakumeen kontrako indarkeriarik onartzen eta hori azaleratzeko aste honetan dinamika ezberdinak egin ditugu. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako geletan jorratu dugu eta gaurko egunean puxikekin eguna kolorez bete dugu. Urrats txikiak urrats handiak dira. Eskerrik asko parte hartzeagatik!