Ir al contenido principal

Elkarbizitza Programa

 Arratsalde on!


LH 5. mailakoak gara.


Egun hauetan Elkarbizitza tailerra egiten egon gara. Gure artean bizikidetza zaindu eta sustatzeko teknikak ikasi ditugu. Asko gustatu zaigu, dibertigarria eta hezigarria izan da.


Pasa den astean 6/9ren teknika ikusi genuen. Hausnarketa honekin geratu gara; “Arazo baten aurrean, batzuetan arrazoia izateak ez du esan nahi beste pertsona oker dagoenik. Gertatzen dena da ez duzula bizitza bere aldetik ikusten”  

Orain praktikan jarri beharko dugu!


Elkarlana sustatzeko joko bat egin dugu; KINBALL izenekoa. Irabazteko guztion artean lan egin behar genuen eta denok taldean aritu ginen hori lortzeko. 


Aste hauetan lan bikaina egin dugu. 


Bideotxo bat sortu dugu Kinball zertan datza zuei erakusteko. 


Mila esker Nagore eta Ane gurekin jolasteagatik. 


LH 5. mailakoak.


 






Comentarios

Entradas populares de este blog

Asteko erronka

Hementxe duzue aste honetako erronka! Ostirala arte duzue asmatzeko... ANIMO!!!

LANDAZURIN NATURA ZAINTZEN DUGU!

Lehen Hezkuntzako 3. mailan "Zer egin dezakegu aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitzeko?" galderaren inguruko erronkan murgildu gara. Horrela, bada, ikerketa anitzak egin ditugu eta horiek guztiak hurrengo bideoan laburbildu ditugu: Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!    

ONGI ETORRI 2024-2025 IKASTURTERA!

Irailaren 6an 2024-2025 ikasturtea hasiko da!    Aurkezpen ordutegia 10:30-12:30 izango da. Bestetik, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelek 10:30etan eta Haur Hezkuntzako 3 urteko gelek 11:30etan familia bilerak izango dituzte.       Udan primeran pasa dugu eta indartsu bueltatu gara!    Berriro elkartzeko gogotsu gaude!