Ir al contenido principal

EUSKARAREN EGUNA LANDAZURIRA AILEGATU DA!

Gaurko egunean Euskararen Asteari amaiera eman diogu! Astean zehar ur-botilaren erronkarekin gure mihiak astindu ditugu eta euskarari ekin diogu. Haur Hezkuntzako geletatik Lehen Hezkuntzako pasabideetara gure hizkuntza zaindu dugu.

Abenduaren 2an, ostiralean, Euskararen Eguna ospatu dugu. Goizean goiz Noskik ikasleak eta familiak agurtu ditu. 


Herri kirolekin ere asko gozatu dugu! Primeran pasa dugu denok elkarrik jolasten.



Hitzez ekiteko garaia Landazurira heldu da!


Comentarios

Entradas populares de este blog

LANDAZURI HISTORIA EGITEN!

Gaurko egunean, otsailaren 17an, Inauteriak ospatu ditugu Landazuri Ikastolan. Goizean goiz mozorroak jantzi ditugu eta irrifarrez bete ditugu aurpegiak. Aurtengo gaia Historia izan da. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara garai ezberdinak landu ditugu.   Eskerrik asko gurekin eguna ospatu duzun guztioi! Mila-mila esker!  

BIZILAGUNAK 2022

Gaurko egunean, azaroaren 20an, Landazuri Ikastolako ateak ireki ditugu. Igande euritsua izan arren, tantaka jendea hurbildu da irribarre polit batekin. Zehar-Errefuxiatuekin elkartearekin batera, eskolako eta auzoko eragileak batu gara. Ikasleak, familiak, hezkuntza langileak, jantokiko begiraleak, Errotagintza, etab. elkartu gara bazkari bat egiteko asmoz. Xede nagusia izan da kulturarteko bizikidetzaren zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzea. Are gehiago, egun zoragarria pasa dugu hezkuntza komunitatea osatzen dugun pertsona guztiok. Eskerrik asko Landazurira gerturatu zareten guztioi! Hurrengo urtera arte!

ESKERRIK ASKO 2022-2023 IKASTURTEA!

2022-2023 ikasturteari agur esateko momentua ailegatu da, baina Landazurin eskerrak eman nahi ditugu. Esperientzia oparoak bizi izan ditugu eta hezkuntza komunitatearekin partekatu nahi ditugu. Ikasturte amaieran etapa bati amaiera eman diogu, baina etorkizuneko ortzadarra margotzen jarraituko dugu. Azken egunean 10 ikasturtez gurekin lehen pausoak eman dituzten ikasleei agur esan diegu. Eskerrik asko, Landazuritarrak! Hurrengo ikasturtera arte!