Ir al contenido principal

HORRA HORRA GURE OLENTZERO ETA MARI DOMINGI! ONDO IZAN GURE BEGO, ESKERRIK ASKO!

Landazurin bisita berezi bat izan dugu gaurko egunean. Olentzero eta Mari Domingi menditik jaitsi dira eta gurekin egon dira. Urtero bezala, ilusioz eta irrikaz agurtu, besarkatu eta musukatu ditugu. Baita ere, indar osoz abestu eta dantzatu egin dugu.

Aurten oso ondo portatu gara. Lanean fin ibili gara eta zintzo aurrera joan gara. Datorren urtean are indartsuago jarrituko dugu!

Kas, kas, kas atean
Nor dabil Landazurin?
Ikusi makusi
Nor naizen ikasi
Pipa ahoan
Ardoan bertan
Bai, bai, bai, lehen orain eta gero
Zuek zarate gure Olentzero eta Mari Domingi.
 
Zorionak eta urte berri on landazuritar guztioi! 
 
Azken urteetan ere, lan eta lan gure artean Bego aritu da. Agur berezia izan dugu gaurkoan. Landazuritarra dugun irakaslea eta laguna jubilatu da. Olentzero eta Mari Domingi baino poztasun gehiago eman digu. 
 
Eskerrik asko bihotz-bihotzez, Bego! Maite zaitugu!



 
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

LANDAZURIN NATURA ZAINTZEN DUGU!

Lehen Hezkuntzako 3. mailan "Zer egin dezakegu aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitzeko?" galderaren inguruko erronkan murgildu gara. Horrela, bada, ikerketa anitzak egin ditugu eta horiek guztiak hurrengo bideoan laburbildu ditugu: Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!    

ONGI ETORRI 2024-2025 IKASTURTERA!

Irailaren 6an 2024-2025 ikasturtea hasiko da!    Aurkezpen ordutegia 10:30-12:30 izango da. Bestetik, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelek 10:30etan eta Haur Hezkuntzako 3 urteko gelek 11:30etan familia bilerak izango dituzte.       Udan primeran pasa dugu eta indartsu bueltatu gara!    Berriro elkartzeko gogotsu gaude!

Asteko erronka

Hementxe duzue aste honetako erronka! Ostirala arte duzue asmatzeko... ANIMO!!!