Orain dela egun batzuk, otsailak 21ean, 6. mailakoak Barriara joan ginen. Jolas asko egin genituen, mendira joan ginen eta beste herri batzuk bisitatu genituen. Gainera, karta jolasetan eta mahai jolasetan ibili ginen. Azkenengo gauan jai txiki bat egin genuen ere. Gauetan lo gutxi egin arren, oso ondo pasa genuen eta esperientzia polita bizi genuen.
Lehen Hezkuntzako 3. mailan "Zer egin dezakegu aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitzeko?" galderaren inguruko erronkan murgildu gara. Horrela, bada, ikerketa anitzak egin ditugu eta horiek guztiak hurrengo bideoan laburbildu ditugu: Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!

Comentarios
Publicar un comentario