Ir al contenido principal

Entradas

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen Eguna ailegatu da eta Landazuri Ikastolan ekintzekin hasi gara. Goiz-goizean Noski patiora etorri da ikasleak agurtzera. Ondoren, Haur Hezkuntzako geletatik pasa da Euskararen erronkaren sariak banatzera: PEGATINAK! Baita ere, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ipuin kontaketa izan dugu. Eskerrik asko AMPAtik hurbildu zareten guztioi! Eskerrik asko euskaraz tinko jarraitzeagatik!

GAITASUN ANITZEN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3a gure egutegietara iritsi da eta Landazuri Ikastolatik ongietorria ematen diogu. Hezkuntza talaiatik ikuskatzen dugu ikasleak ez direla zuriak edo beltzak, hau da, beste kolore batzuk ere existitzen direla sinesten dugu eta koloreen aniztasunean jarduten gara. Argi eta garbi ulertzen dugu aniztasunak ez gaituela definitzen, baizik eta aniztasunak jartzen dizkigun desafioei nola egiten diegun aurre baizik. Hori dela eta, egunero lan egiten dugu gure ikasleen garapena eta nolakotasuna errespetatzeko, onartzeko eta azpimarratzeko. Gure hezkuntza esparruan pertsona guztiek zeresana eta berezkotasuna dute. Horregatik, pertsona “ezberdin” bat iraintzen duzunean berak zurekin barre egingo du, bere errugabetasunak zure ezjakintasuna gainditzen duelako. Beraz, ezberdina izatea, liluragarria izatearen ondorioa da. Azken batean, gure gaitasunak edozein aniztasun baino handiagoak dira. Horregatik, Landazuri Ikastolatik aniztasunaren aldeko apustua egiten dugu, baina gure i...

Euskararen eguna badator...

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna da eta guk ere ospatuko dugu gure eskolan. Egun horretan ekintza bereziak egingo ditugu eta jada gauzak prestatzen ari gara... Pegatinen lehiaketa antolatu dugu eskola mailan. Nor izango ote da irabazlea? Euskararen eguneko bitxikeria... Ba al zenekien Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.

ANIMALIEN BILTZARRA

Pasadan hilabetean gure bigarren mailako lagunak etorri ziren gure lehenengo antzerkia ikustera!! Oso urduri egon bagina ere, oso ondo ikasi eta egin genuen antzerkia! EGIN KLIK ETA SARTU GURE ANTZERKIA IKUSTERA:  https://www.youtube.com/watch?v=ngQqvm3xr6A

BERZIKLAPEN TAILERRA

                                    Orain dela gutxi Aldaben izan gara lehenengo mailakoak.                                            Bertan nola berziklatu behar den ikasi genuen!

Gure gorputza aztertzen jarraitzen dugu...

Aurreko astean gure birikak bukatu genituen. Aste honetan aldiz, digestio-aparatua sortu dugu plastilina erabiliz!

Artium Museora goaz

Ostiralean 3. eta 4. mailakoak Artium Museora joan ziren aurreko astean eskolan izan zuten saioarekin jarraitzeko asmoz. Bertan artelan ezberdinak behatu, interpretatu eta errespetatzen ikasi zuten. Ondoren tailer batean parte hartu zuten eta sormena erabiliz komikiak sortu zituzten!