Ir al contenido principal

Entradas

BARRIAKO BARNETEGIA

  Orain dela egun batzuk, otsailak 21ean, 6. mailakoak Barriara joan ginen. Jolas asko egin genituen, mendira joan ginen eta beste herri batzuk bisitatu genituen. Gainera, karta jolasetan eta mahai jolasetan ibili ginen. Azkenengo gauan jai txiki bat egin genuen ere. Gauetan lo gutxi egin arren, oso ondo pasa genuen eta esperientzia polita bizi genuen.

EMAKUMEAK GORA!

Gaurko egunean, martxoaren 8an, Nazioarteko Emakumearen Eguan izan dugu Landazuri Ikastolan. Aurten Txoko Morea eraiki dugu gure eskolan.  Horretarako, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara eskuak morez margotu ditugu eta gure espazioa sortu dugu. Gai nagusia kirola izan da. Horrela, bada, Txoko Morea biografia ezberdinekin eraiki dugu. Baita ere, solasaldi polita izan dugu Ainhoa Azpiazurekin, xabalina-jaurtiketan erreferentea. Eskerrik asko gurekin zure esperientzia partekatzeagatik!

ZINEMARA JOAN GARA!

 Kaixo! Atzo Lehen Hezkuntzako 1. 2. eta 3. mailakoak zinemara joan ginen. Zutik pelikula ikusi genuen eta oso ondo pasatu  genuen!! Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk:   

LANDAZURI ELURTUTA!

Kaixo!! Astelehenean elurra ezustean harrapatu zigun gelan geundela eta leihotik dena zuri-zuri ikustean jolastera irten nahi izan genuen 2 urteko ikasleak. Asko disfrutatu genuen!

4 URTEKOAK HISTORIAURREKO PERTSONAIAK BIHURTZEN

  Kaixo! Ikusi zenuten bezala Inauterietan historia landu genuen. Haur hezkuntzako ikasleek historiaurrea ezagutu zuten. Hona hemen 4 urtekoek egindako gauzatxoak! 

LANDAZURI HISTORIA EGITEN!

Gaurko egunean, otsailaren 17an, Inauteriak ospatu ditugu Landazuri Ikastolan. Goizean goiz mozorroak jantzi ditugu eta irrifarrez bete ditugu aurpegiak. Aurtengo gaia Historia izan da. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara garai ezberdinak landu ditugu.   Eskerrik asko gurekin eguna ospatu duzun guztioi! Mila-mila esker!  

OSTEGUN LARDERO GASTEIZKO KALEETAN ZEHAR!

Otsailaren 16an Ostegun Lardero ospatu dugu. Ramon Bajo ikastetxearekin batera eta Goianen laguntzarekin batera Gasteizko kaleak margotu ditugu. Andra Mari Zuriaren Plazan elkartu gara eta gure kantuz alaitu ditugu bizilagunak. Kalejira eta dantza eginez irriak atera ditugu. Asko maite dugu gure herria! Eskerrak eman behar dugu bertaratu zareten guztioi eta batez ere gure IGEk egindako lana txalotu nahi dugu. Mila esker bihotz-bihotzez!