Landazurin bisita berezi bat izan dugu gaurko egunean. Olentzero eta Mari Domingi menditik jaitsi dira eta gurekin egon dira. Urtero bezala, ilusioz eta irrikaz agurtu, besarkatu eta musukatu ditugu. Baita ere, indar osoz abestu eta dantzatu egin dugu. Aurten oso ondo portatu gara. Lanean fin ibili gara eta zintzo aurrera joan gara. Datorren urtean are indartsuago jarrituko dugu! Kas, kas, kas atean Nor dabil Landazurin? Ikusi makusi Nor naizen ikasi Pipa ahoan Ardoan bertan Bai, bai, bai, lehen orain eta gero Zuek zarate gure Olentzero eta Mari Domingi. Zorionak eta urte berri on landazuritar guztioi! Azken urteetan ere, lan eta lan gure artean Bego aritu da. Agur berezia izan dugu gaurkoan. Landazuritarra dugun irakaslea eta laguna jubilatu da. Olentzero eta Mari Domingi baino poztasun gehiago eman digu. Eskerrik asko bihotz-bihotzez, Bego! Maite zaitugu!