Ir al contenido principal

Entradas

HORRA HORRA GURE OLENTZERO ETA MARI DOMINGI! ONDO IZAN GURE BEGO, ESKERRIK ASKO!

Landazurin bisita berezi bat izan dugu gaurko egunean. Olentzero eta Mari Domingi menditik jaitsi dira eta gurekin egon dira. Urtero bezala, ilusioz eta irrikaz agurtu, besarkatu eta musukatu ditugu. Baita ere, indar osoz abestu eta dantzatu egin dugu. Aurten oso ondo portatu gara. Lanean fin ibili gara eta zintzo aurrera joan gara. Datorren urtean are indartsuago jarrituko dugu! Kas, kas, kas atean Nor dabil Landazurin? Ikusi makusi Nor naizen ikasi Pipa ahoan Ardoan bertan Bai, bai, bai, lehen orain eta gero Zuek zarate gure Olentzero eta Mari Domingi.   Zorionak eta urte berri on landazuritar guztioi!      Azken urteetan ere, lan eta lan gure artean Bego aritu da. Agur berezia izan dugu gaurkoan. Landazuritarra dugun irakaslea eta laguna jubilatu da. Olentzero eta Mari Domingi baino poztasun gehiago eman digu.    Eskerrik asko bihotz-bihotzez, Bego! Maite zaitugu!    

LANDAZOKAN PRIMERAN PASA DUGU!

Gaurko egunean, abenduaren 23an, 2022-2023 ikasturteko bigarren proiektuari itxiera eman diogu. Aurreko asteetan lan eta lan ibili gara eta asteazken honetan Landazokan pilo disfrutatu dugu. Eskolako ateak ireki ditugu eta familiak eta kanpoko eragileak elkarrekin egon gara. Gela bakoitzak bere postua izan du. Yayoi Kusama, hamaiketakoa, nor naiz karta bilduma, familia karta bilduma, eskumuturrekoak, tatuajeak, makillaje, olerkiak, papiroflexia, etab. landu ditugu eta horiekin gozatzeko abagunea izan dugu. Baita ere, bihotzez eskertu behar dugu IGEk egin duen lana, haiek ere bere postua jarri baidute. Primeran pasa dugu gaurko egunean! Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!  

IPUIN KONTALARIA

Kaixo, lagunak! Aurreko astean Xabier Olaso idazlea izan genuen gurekin eskolan. Bere ipuinetako bat kontatzera etorri zen eta Haur Hezkuntzako ikasle guztiak bildu ginen liburutegian. Asko gustatu zitzaigun "Bost" ipuina! Letraz gain, keinuak jarri genizkion, musika, dantza...denetarik!! Ikusi zeinen ondo ibili ginen eta adi-adi gainera! ESKERRIK ASKO BISITAGATIK XABIER!

EUSKARAREN EGUNA LANDAZURIRA AILEGATU DA!

Gaurko egunean Euskararen Asteari amaiera eman diogu! Astean zehar ur-botilaren erronkarekin gure mihiak astindu ditugu eta euskarari ekin diogu. Haur Hezkuntzako geletatik Lehen Hezkuntzako pasabideetara gure hizkuntza zaindu dugu. Abenduaren 2an, ostiralean, Euskararen Eguna ospatu dugu. Goizean goiz Noskik ikasleak eta familiak agurtu ditu.  Herri kirolekin ere asko gozatu dugu! Primeran pasa dugu denok elkarrik jolasten. Hitzez ekiteko garaia Landazurira heldu da!

AZAROAK 25 - EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroaren 25a ailegatu da Landazurira. Hezkuntza zentroak jarrera irmoa dauka indarkeriaren aurrean. Landazurin ez dugu emakumeen kontrako indarkeriarik onartzen eta hori azaleratzeko aste honetan dinamika ezberdinak egin ditugu.  Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako geletan jorratu dugu eta gaurko egunean puxikekin eguna kolorez bete dugu. Urrats txikiak urrats handiak dira. Eskerrik asko parte hartzeagatik!

BIZILAGUNAK 2022

Gaurko egunean, azaroaren 20an, Landazuri Ikastolako ateak ireki ditugu. Igande euritsua izan arren, tantaka jendea hurbildu da irribarre polit batekin. Zehar-Errefuxiatuekin elkartearekin batera, eskolako eta auzoko eragileak batu gara. Ikasleak, familiak, hezkuntza langileak, jantokiko begiraleak, Errotagintza, etab. elkartu gara bazkari bat egiteko asmoz. Xede nagusia izan da kulturarteko bizikidetzaren zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzea. Are gehiago, egun zoragarria pasa dugu hezkuntza komunitatea osatzen dugun pertsona guztiok. Eskerrik asko Landazurira gerturatu zareten guztioi! Hurrengo urtera arte!

Elkarbizitza Programa

  Arratsalde on! LH 5. mailakoak gara. Egun hauetan Elkarbizitza tailerra egiten egon gara. Gure artean bizikidetza zaindu eta sustatzeko teknikak ikasi ditugu. Asko gustatu zaigu, dibertigarria eta hezigarria izan da. Pasa den astean 6/9ren teknika ikusi genuen. Hausnarketa honekin geratu gara; “Arazo baten aurrean, batzuetan arrazoia izateak ez du esan nahi beste pertsona oker dagoenik. Gertatzen dena da ez duzula bizitza bere aldetik ikusten”   Orain praktikan jarri beharko dugu! Elkarlana sustatzeko joko bat egin dugu; KINBALL izenekoa. Irabazteko guztion artean lan egin behar genuen eta denok taldean aritu ginen hori lortzeko.  Aste hauetan lan bikaina egin dugu.  Bideotxo bat sortu dugu Kinball zertan datza zuei erakusteko.  Mila esker Nagore eta Ane gurekin jolasteagatik.  LH 5. mailakoak.